Edukira joan

Mugiroko geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugiro
Map
Kokapena
UdalerriaLarraun,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1914ko urtarrilaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak1
Trenbideak1
JabeaNafarroako Gobernua

Mugiro (lehen: Muguiro) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geraleku zahar bat da, Larraun ibarreko Mugiro herrian kokatuta dagoena.

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Iruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geraleku hori behin betiko itxi zen.

Geralekua Iruña—Donostia burdinbidearen 34,9 kilometro-puntuan zegoen, 623 metroko altueran, Latasa eta Lekunberri geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Latasa Mugiro Lekunberri
Iruña–Hiria Amara–Donostia