Guru Nanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Guru Nanak
Mural painting of Guru Nanak from Gurdwara Baba Atal Rai.jpg
Bizitza
Jaiotza Nankana Sahib (en) Itzuli1469ko apirilaren 15a
Talde etnikoa Punjabi people (en) Itzuli
Heriotza Kartarpur (en) Itzuli, 1539 (69/70 urte)
Familia
Ama Mata Tripta
Ezkontidea(k) Mata Sulakhni (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Punjabera
Jarduerak
Jarduerak Gurua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Sikhismoa

Guru Nanak (hindiz: ਗੁਰੂ ਨਾਨਕGurū Nānak, gʊɾuː naːnəkᵊ ahoskatua; Nankana Sahib, 1469ko apirilaren 15a - Kartarpur, 1539ko irailaren 22a) sikhismoaren sortzailea izan zen. Sikhek ez ezik, hinduek eta musulmanek Punjaben eta Indiako azpikontinente osoan ere miresten dute.

Sikh tradizioaren arabera, Nanak hogeita hamar urte zituenean (liburu batzuen arabera hogeita zortzi) era misteriotsu batean desagertu zen. Batzuek Kali Bein ibaian ito zela, eguneko bere ohiko bainuetako batean, uste zuten. Hala ere, Nanak hiru egun beranduago berragertu zen, etengabe errepikatuz «Nā kō hindū nā kō musalmān» ("ez dago hindurik, ez dago musulmanik") esaldia.

Une horretatik aurrera, islamismoaren eta hinduismoaren amaieraren aldeko irakaskuntza berriak zabaltzen hasi zen Nanak, erlijio berri bat sortu ahal izateko: sikhismoaren hasiera izan zena.