Gurutzeta (barrutia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gurutzeta (9)

Bandera de Barakaldo.svg Barakaldo
Gurutzeta ospitalea.jpg
Gurutzetako Ospitalea
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Gurutzeta eta La Paz
Azalera 1,454 km²
Biztanleria 12.718 (2014)
Dentsitatea 9.119 bizt / km²
Posta kodea 48903

Gurutzeta Barakaldoko (Bizkaia) 9. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 12.718 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 1,454 kilometro koadroko azalera.[3] Barakaldoko udalerriaren mendebaldean kokatzen da. Iparraldean Errekaortu-Kareaga barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean Burtzeña auzoarekin. Barrutiak bi auzoz osatzen da Gurutzeta eta La Paz.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzeta eta La Paz auzoak oso desberdinak dira elkarrengandik, nahiz eta aldi berean eraiki ziren. 1950eko hamarkadatik aurrerako immigrazioak, ehunka pertsona erakarri zituen Barakaldora, bertako lantegietan lan egitera. Horrela, pertsona haientzako hainbat auzo berri egin ziren. Gurutzeta auzoa, izen bereko plazaren inguruan zabaltzen da, Gurutzetako Ospitalearen ondoan. La Pazeko auzoa berriz A-8 autobidearen mendebaldean hedatzen da, barrutiaren mendebaldean.

La Paz auzoan gune berdeak dira nagusi, etxebizitzak 12-13 pisutako dorreetan batu ziren, eta horrek plaza eta parke ugari eraikitzea posible egin zuen. Gurutzetak bien bitartean hirigintza tipikoagoa dauka, eta gune berdeak urriagoak dira. La Pazeko auzoaren ondoan, hiriko parkerik handiena dago, Gorostitzako parkea alegia.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Barakaldoko Udala «Datu Orokorrak» . Noiz kontsultatua: 2014-10-27 .
  2.   Eustat «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» . Noiz kontsultatua: 2014-10-27 .
  3.   Barakaldoko Udala «Datu Orokorrak» . Noiz kontsultatua: 2014-10-27 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.