Guruzne Carrason Torrontegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guruzne Carrason Torrontegi


Sopelako alkate

Bizitza
JaiotzaSopela1991ko maiatzaren 7a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakingurumen hezkuntza, feminista eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Guruzne Carrasson Torrontegi (Sopela, Bizkaia, 1991)[1] ingurumen hezitzailea, feminista, euskaltzalea eta politikaria da.

2023ko ekainaren 17an Sopelako alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz eta Sopelako Auzo Alternatibaren (AVS) eta Elkarrekin Sopelaren babesarekin.[2][3][4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumen zientzietan lizentziaduna da Guruzne Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta irakasleen prestakuntzako masterra burutua du Mondragon Unibertsitatean. Profesionalki ingurumen-hezitzaile gisa hainbat erakundetan aritu izan da: EAEko produktu sektorialaren lehen ingurumen-adierazpena ere egin zuen, zuraren sektoreari buruzkoa.[5]

Euskararen eta euskal kulturaren alde aritu da Sopelan aktiboki, herriko hainbat elkartetan parte hartzen, bi esparru horiek merezi eta behar duten bultzada emateko asmoarekin (Sopelako Jai Batzordean, Kuadrilen Koordinakundean, Korrika Batzordean, Euskaraldian, Ikastolako euskara taldean...).

Feminismoan zein berdintasun-politiketan jantzia, 2019ko urritik aurrera, EH Bilduko zinegotzi liberatua izan da, eta 2021eko otsailetik, udal talde horren bozeramailea. Uribe Kostako Mankomunitatean Sopelako ordezkaria da eta 2019-2023 legegintzaldian, eskualdeko EH Bilduren koordinatzailea. Irakurzaletasuna, bidaiatzea, zinema, antzerkia, natura... zaletasun ugari dituen sopeloztar inplikatua eta hurbila.[1]

2022 abenduaren 6an EH Bilduko oinarri sozialak hala erabakita, Guruzne Carrasson Torrontegi Sopelako Udalaren alkatetzarako EH Bilduren hautagaia izango zela iragarri zuten, hots, 2023ko udal hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua.[6]

2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan, EAJk zinegotzi bat galdu zuen, eta EH Bilduk bi irabazi. Horrenbestez, jeltzaleek sei zinegotzi eskuratu zituzten; eta koalizio abertzaleak, zortzi.[7] Horiek horrela, 2023ko ekainaren 17an Guruzne Carrason Torrontegik alkatetza lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «10 galdera Guruzne Carrassoni, EH Bilduren Sopelako alkatetzarako hautagaia» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  2. «Guruzne Carrasson, Sopelako alkatea: "Elkarrekin Sopelarekin gobernu-talde sendoa eta egonkorra sortu dugu" - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. Zárate, C.. (2023-06-18). «Elkarrekin e independientes apoyan a EH Bildu en Sopela» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  4. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  5. Bildu, Berangoko EH. (2022-12-08). «Berangon | SOPELA. Guruzne Carrasson, alkatetzarako hautagaia» Berangon (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  6. «GURUZNE CARRASSON, SOPELAKO ALKATETZARAKO HAUTAGAIA» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  7. «Sopelan EH Bilduk EAJ gainditu du eta gehiengotik zinegotzi batera geratu da - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]