Gustaf Komppa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gustaf Komppa (Viipuri, 1867-Helsinki 1949) kimikari finlandiar bat izan zen, 1903an kanforraren sintesi osoa munduan komertzializatu zuen lehena izateagatik ezagunagoa dena.

Komppa Vyborgen jaio zen 1867an. Helsinkiko Unibertsitatean graduatu zen 1891n eta jarraian Suitzan lan egin zuen Filosofia doktoretza lortu baino lehen. Denbora laburrez Finlandiara itzuli ondoren kimika irakaslea izan zen Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean. Zenbait finlandiar erkunde handitan kide zuzendaria ere izan zen, eta Zientzien Finlandiar Akademiaren kide sortzailea. Uppsalako Unibertsitateak, Kopenhageko Unibertsitateak eta Heidelbergeko Unibertsitateak ohorezko doktore bezala gonbidatu zuten.

Komppak estentsiboki lan egin zuen konposatu ugariren sintesi organikoarekin, batez ere kanforra eta terpenoideekin. Kanforraren sintesia aurrerapen handi bat izan zen, bereziki, pinu oliotik eratorritako pinenoaren erdisintesia komertzializatu zuelako. Gainera, turba fuela bihurtzeko metodoak garatu zituen. Bere karreran zehar Komppak 200 ikerketa artikulu baino gehiago argitaratu zituen.