Gustav Peichl
Gustav Peichl | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1928ko martxoaren 18a | ||
Herrialdea | Austria | ||
Heriotza | Viena, 2019ko azaroaren 17a (91 urte) | ||
Hobiratze lekua | Grinzing Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | karikaturagilea, arkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta marrazkilaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Academy of Fine Arts Vienna (en) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Berlingo Arteen Akademia Sudetendeutsche Akademie der Wissenschaften und Künste (en) |
Gustav Peichl (Viena, Austria, 1928ko martxoaren 18a - Grinzing, Viena, 2019ko azaroaren 17a) austriar arkitektoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere jaioterrian egin zituen lehenengo ikasketak, eta arkitekturakoak Clemens Holzmeister maisuarekin egin zituen, Wiener Akademie der bildenden Künster akademian (1946-1957). 1973az geroztik akademia hartako irakaslea izan zen. Ikasketak amaitzear zela (1956) Roland Rainerrentzat jardun zuen lanean, baina bere estudioa zabaldu zuen handik gutxira.
Peichlen lehenengo aldiko lanen artean azpimarratzekoak dira Afrium-Chule Krim (1962-1963) eta Hackingeko moja domingotarren komentua (1965-1967). Horizontaltasuna da lan horien ezaugarri nagusietako bat, 1930eko hamarraldiko Nazioarteko Estiloaren eragina zuela. 1965-1967 urteetan Vienan egindako Meidlingeko burutik gaixoak zeudenak sendatzeko zentroan arrazionalismoa eta estetika brutalista erabili zituen, eta bere karreran nabarmen agertu zen mekanizismoa iragarri zuen. Bereziki azpimarratzekoa da Vienako Diesterweggassen Eskola (1969-1978), osagai bereiziez osaturiko proiektu konplexu batean oinarritua eta ingurunea kontuan harturik eraikia.
Nazioarteko ospea 1969an lortu zuen, Austriako Irrati Telebistako estudioekin (ORTF). Vaduzko Arte Museoan (1977) berriro ere maisutasun handiz bateratu zituen arkitektura eta ingurunea, Aflenzko irrati-sateliteko estazioan bezala (1976-1979). Berlin-Tegeleko fosfatoak suntsitzeko plantan (1979-1985), berriz, bikain adierazi zuen proiektu industrial batek eskatzen duen ikuspegi tekniko funtzionala eta arkitektura-ahalmena, balio sinbolista handiko eraikin baten bidez.
Azkenaldiko obretan testuinguruaren garrantzia azpimarratu zuen, adibidez Mannheimgo Teknikaren Museoan (1983), aita santuarentzako Heldenplatzeko agertokian (1983), Wienerbergeko Landvilla obran (1985), eta abarretan.
Peichl izan zen mugimendu modernoko artista nagusietako bat, eta arkitekto gisa ez ezik, ospe handia lortu zuen Ironimus ezizenez egindako karikatura politiko eta sozialekin. Haren azken lanetako bat Krems-eko Karikatura Museoa izan zen (2000-2001).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Peichl & Partner-en webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Peichl |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.