Hadron Elektron Ring Anlage

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
HERAren tunelaren zati bat.

HERA (alemanez: Hadron-Elektron-Ringanlage, ingelesez: Hadron-Electron Ring Accelerator) partikula-azeleragailua izan zen, protoiak aztertzeko erabiltzen zena eta Hanburgoko Desy Laborategian zegoena. Zazpi urte behar izan dira azeleratzaile hori egiteko.

Elektroiak eta protoiak aldi berean azeleratzeko eta ondoren horien talka eragiteko bi eraztun zituem HERAk. 6,3 kilometroko tunel batean zegoen makina, 20 metroko sakoneran, Hanburgon. Tresnaren bi eraztunak bata bestearen gainean zeuden eta bi mila elektroiman inguru zituen bakoitzak. Elektroiak irrati maiztasuneko zulo sistema bati esker azeleratzen ziren, argiaren lastertasunaz. HERArekin egin ziren saioetan, nagusia quarken, antiquarken eta gluoien dentsitatea neurtzeko egindakoa izan zen. 2007an funtzionatzeari utzi zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.