Edukira joan

Haitz-uso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haitz-uso
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaColumbiformes
FamiliaColumbidae
GeneroaColumba
Espeziea Columba livia
Gmelin, 1789
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcrop milk (en) Itzuli
Masaarra: 294 g
emea: 267 g
Zabalera690 mm
Eguneko zikloaeguneko
Arrautza

Haitz-usoa (Columba livia) columbidae familiako hegaztia da[1].

Europan, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian jatorria duen hegazti hau mundu osoko hirietara zabaldu dute. Espezie honek espezimen ugari ditu, 17 eta 28 milioi artean Europan bakarrik. Antzinatik etxekotua, uso mezulari moduan erabiltzen dute.

Etxeko uso guztiak, lumaje oso anitz izan arren, naturan aurki daitekeen espezie bakar batetik datoz. Harkaitz usoa deritzonaz ari gara.

Espezie honen jatorrizko diseinua etxeko uso askotan aurkitzen da oraindik eta, gainera, beste uso basati batzuenaren oso antzekoa da: pagausoarena eta txolomarena, izan ere Haitz usoa gris-urdinxka kolorekoa da, bizkarra zertxobait argiagoa duena; lepoan irideszentzia berde-moreak ditu eta bi hegal-marra beltz zabal ditu, buztanaren amaieran ere badu beste banda beltz bat. Ipurtxuntxur zuria da bere ezaugarririk deigarriena eta beste uso basatietatik erraz bereizteko aukera ematen duena.[2]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, ugaltzen diren harkaitzetatik gertu dauden soroetan eta laboreetan arretaz bilatzen dituzten aleez eta haziez elikatzen dira.

Bestela eztei-segizioa eta oro har, portaera guztiak etxeko usoen oso antzekoak dira. Baita bere kurruka “ uu-ruu-uu” ere berdina da.

Haitz usoak urtean 2 edo hiru aldiz ugaltzen dira, normalean martxoan hasita. Kolonietan egiten dute habia, kobazulo baten edo harkaitz bateko zirrikitu baten barruan. Habia oso sinplea da, zurtoin, belar eta sustrai batzuekin eraikia.

Errunaldia 2 arrautzaz osatuta egoten da, batzuetan 1, zuriak eta bi helduek inkubatzen dute 17 eta 19 egun bitartean. Txitak lumatxarik gabe jaiotzen dira, nidikolak dira eta normalean 4 eta 5 aste artean egoten dira habian. Denbora horretan bi helduek elikatzen dituzte, hasieran “uso-esne” deritzonarekin eta gero ale eta hasiekin.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitz usoaren habitat naturala itsaslabarrak eta harkaitzak dira, itsasokoak zein barnealdekoak. Askotan ez da jakiten leku hauetan ikusten diren usoak, jatorrizko lumajea badute ere, uso puruak diren edo besterik gabe basati bihurtu direnak, usategi batetik ihes egindakoak.

Espezie honen banaketa-eremua zehaztea zaila den arren, badirudi Europan, Atlantikoko kostaldeko guneetan eta Mediterraneoko eremuan ugaltzen dela basati.

Euskal Herrian, itxuraz basatiak diren kolonia batzuk aurkitu dira, esaterako, Kantabria mendilerroaren hegoaldeko haitzetan eta Aketx uharteetako itsaslabarretan daudenak.

Haitz-usoak 12 azpiespezie ditu:

  • Columba livia livia, nagusia.
  • Columba livia atlantis (Bannerman, 1931)
  • Columba livia canariensis (Bannerman, 1914)
  • Columba livia gymnocyclus (Gray, 1856)
  • Columba livia targia (Geyr von Schweppenburg, 1916)
  • Columba livia dakhlae (Richard Meinertzhagen, 1928)
  • Columba livia schimperi (Bonaparte, 1854)
  • Columba livia palaestinae (Zedlitz, 1912)
  • Columba livia gaddi (Zarodney & Looudoni, 1906)
  • Columba livia neglecta (Hume, 1873)
  • Columba livia intermedia (Strickland, 1844)
  • Columba livia nigricans (Buturlin, 1908)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gibbs, David; Eustace Barnes; John Cox. Pigeons and Doves: A Guide to the Pigeons and Doves of the World. Pica Press, 624 or. ISBN 1873403607..
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 189 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.