Edukira joan

Kam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ham» orritik birbideratua)
Kam
Shem, Ham and Japheth (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza, K.a. III. milurtekoa
Heriotza, ezezaguna
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNoe
Seme-alabak
Anai-arrebak

Kam (hebreeraz: חָם‎H̱am; antzinako grezieraz: ΧαμKham; arabieraz: حام‎Ḥām), Bibliako pertsonaia da, Genesis edo Hasiera liburuan agertzen dena. Noeren hiru semeetako bat, eta Kux, Mizraim, Phut eta Kanaan-en aita. Sem eta Jafet zituen anaiak.

Antzinako historiografian, Kamen ondorengoak, kamitak, Asia mendebaldeko eta Afrikako zenbait herriren ustezko arbasoak izan ziren.

Kamen bekatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norberaren aita biluzik ikustea tabu kontsideraturik, hori egiteari Kamen bekatua esan izan zaio kultura judeo-kristauan. Hala ageri da pasartea Biblian:

« Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien. Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi. Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo» »

Elizen Arteko Biblia, Hasiera 9, 22-25[1]


Hortaz, bekatua Kamek egin zuen, baina Noeren madarikazioa Kamen semeari, bilobari, erori zitzaion, Kanaani. Horregatik, Kamen madarikazioa edo/eta Kanaanen madarikazioa esaten zaio Noek egindakoari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elizen Arteko Biblia (euskaraz). Has 9, 22-25. (Noiz kontsultatua: 2018-01-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.