Hamabi zesarren bizitzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamabi zesarren bizitzak
Jatorria
Egilea(k)Suetonio
IzenburuaDē vītā Caesarum
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoatratatua
Hizkuntzalatina

Hamabi zesarren bizitzak (latinez: Dē vītā Caesarum) Suetoniok idatziriko liburu bat da. Bertan, Erromako lehen hamabi zesarren bizitzak kontatzen ditu, Julio Zesarrengandik hasi eta Domizianorekin bukatu. Beharbada, k.o. 119 eta 122. urte bitartean idatzi zuen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi zesarren biografiak dira, Julio Zesarrengandik Domizianoraino. Suetonioren idazlan hau, lehen biografia izan zen. Ondoren, beste biografia mordo bat etorriko ziren, denbora igaro ahala. Hauxe izan da erromatarren morala nolakoa zen jakiteko kontutan gehien hartu den liburua. Idazlanaren estiloa oso berezia da, Suetoniori ez baitzaio, lan honetan, egia, historiak bezain beste inporta, ez du ordena kronologiko bat segitzen eta. Suetoniok, egitura, historia bitxiez betetzen du, historia hauek biltzerakoan zesar bakoitzarentzat izaera bat sortzeaz batere arduratu gabe. Egia esan, atal ezberdinak lotzen saiatzen da.

Bizitza guztiak, zesar bakoitzaren lehen urteak eta hauen gurasoei buruzko gauzez hasten dira lehen atal bezala. Bigarren atalean, enperadore bezala eman zituen urteak kontatzen ditu, hirugarrenean, ezaugarri pertsonalak, eta, laugarrenean eta azkenean, enperadorearen heriotza. Ikus daitekeenez, ez du inolako ordena kronologikorik jarraitzen. Eta, historia bitxiak, iskanbilatsuak dira izatez, baina Suetonio ez da, zesarrei buruz esaten duena egia den hala ez ikertzeaz arduratzen.

Ondorengo kritikak, Suetoniok, bere aldekoak ez ziren enperadoreei kalte egin ziela adierazi du.

Hamabi zesarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]