Hans Holbein Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hans Holbein Zaharra
Holbein d AE.jpg
Bizitza
Jaiotza Augsburg1465
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Augsburg
Heriotza Basilea1524 (58/59 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Augsburg
Lan nabarmenak Basilica Santa Maria Maggiore Itzuli
Basilica San Paolo fuori le mura Itzuli
Mugimendua German Renaissancea Itzuli

Hans Holbein Zaharra (Augsburgo, Bavaria, c.1465, - Issenheim, Alsazia, 1524) alemaniar margolari eta marrazkilaria izan zen. Ulmen ikasi ondoren, Herbeheretan izan bide zen. Gero Augsburgora joanik, erretaulak egiteko lantegi baten buru izan zen. Espresioen bortiztasuna eta forma kizkurtuak gogoko dituen tradizio germaniarraren ildotik taxutuak ziren Holbeinen erretaulak, eta oso estimatuak izan ziren haren garaian.

Gotiko berankorraren ezaugarri garbi-garbiak ditu. Hona erretauletariko batzuk: Domingotarrena (Frankfurt), Andredena Mariaren basilikakoa (Erroma), Augsburguko San Pauloren basilikakoa. Erlijiozko koadroak, berriz: "Santa Mariaren bizitzako pasarteak" (Augsburgoko katedrala), "Amabirjinaren heriotza apostoluek inguraturik" (Basilea), etab.

Zehaztasun handiko erretratugilea ere bada, zenbaitetan soil eta lehor samar gertatzen den arren (zenbaitetan bere semeak egindakotzat hartu dira). Azken aldera, italiar estiloko gaiak bere egin zituen eta formak leundu ("Gaztetasunaren iturria", 1519).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Holbein Zaharra Aldatu lotura Wikidatan