Happy Days

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Happy Days
Happy days motorcycle richie fonzie 1977.JPG
Telesaila
Jatorrizko izena Happy Days
Generoa teen sitcom Itzuli
telesail historiko
American television sitcom Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Iraupena 25 minutu
Narratibaren kokapena Milwaukee
Sasoi kopurua 11
Atalak 255
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Garry Marshall
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa Century Film Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Beal Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea American Broadcasting Company
Hasiera-data 1974ko urtarrilaren 15a
Amaiera-data 1984ko irailaren 24a
Kanpo loturak

Happy Days (euskaraz "Egun Alaiak") AEBko telesaila bat da. 1974ko urtarrilaren 15a eta 1984ko irailaren 24a artean ABC katean aireratu zen.

Euskal Herrian ETB1 katean euskaraz aireratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailaren istorioa Wisconsingo familia bati buruzkoa da, Cunningham-darrak. Howard, aita, burdindegi denda bateko nagusia, haren emaztea, Marion etxekoandrea, eta bion bi seme-alabak; Richie, semea, izaera baikor eta zeozer xalokoa, eta Joanie, alaba. Cunninghamdarrek Chuck izeneko seme zaharragoa ere bazuten, baina bigarren denboraldian desagertu egongo da. Istorioa Richie eta bere lagun taldeari jazotako gertakizunetan oinarritzen joango da: Potsie Weber, Ralph Malph eta Arthur "Fonzie" Fonzarelli. Baina Happy Days telesaila aurrera doan heinean Fonzieren pertsonaia ikusleen gogokoena bilakatu eta istorioetan pisua hartzen joango da.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Howard Cunningham (Tom Bosley), familiako aita.
  • Marion Cunningham (Marion Ross), ama eta etxekoandrea.
  • Richie Cunningham (Ron Howard), semea eta ikaslea, sei denboraldietako protagonista da.
  • Joanie Cunningham (Erin Moran), alaba nerabea, Fonziren lehengusua den Chachiz maiteminduko da.
  • Arthur "Fonzie" Fonzarelli (Henry Winkler), nahiz eta hasieran bigarren mailako pertsonaia bat izan, lasterrera ikusleen telesaileko pertsonaia gogokoena bilakatu zen.

Beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Charles "Chuck" Cunningham (Gavan O'Herlihy, Randolph Roberts), Cunninghamdar seme zaharrena, unibertsitateko ikaslea eta saskibaloi jokalaria.
  • Warren "Potsie" Weber (Anson Williams), Richieren lagunik onena.
  • Ralph Malph (Donny Most) , Richieren laguna eta umorista.
  • Charles "Chachi" Arcola (Scott Baio)
  • Matsuo "Arnold" Takahashi (Pat Morita) , Arnold's Drive-In kafetegiaren jabea hirugarren denboraldira arte. Al Molinarok telesaila lagatzean itzuli zen.
  • Al Delvecchio (Al Molinaro), Arnold's kafetegiko jabea eta sukaldaria, Fonzieren osaba, bai eta Chachirena ere, haren amarekin ezkontzean.
  • Jenny Piccalo (Cathy Silvers), Joanie lagunik onena, nahiz eta telesaileko lehenbiziko Athleten aipatua den, 1980ko denboraldia arte ez da agertuko.
  • Lori Beth Allen Cunningham (Lynda Goodfriend), Richieren neskalaguna eta ondoren emaztea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Happy Days Aldatu lotura Wikidatan