Edukira joan

Muriskot

Koordenatuak: 43°28′N 1°34′W / 43.46°N 1.56°W / 43.46; -1.56
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muriskot aintzira
Datu orokorrak
Motaaintzira
Azalera1,1 km²
Sakonera15 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°28′N 1°34′W / 43.46°N 1.56°W / 43.46; -1.56
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Frantziako udalerriBiarritz
HustubideaLamouligne erreka

Muriskot Lapurdiko Biarritz eta Bidarte artean dagoen urmaela da. Hegazti migratzaileentzat geldiune garrantzitsua da. 2006tik Natura 2000 zerrendaren barruan sartua izan da.

Muriskot aintziraren kasuan, azken mende hauetan agertzen zaigun toponimoen aldakuntza ondokoa da: XVIII. mendean aintzira Xabiaga edo Chabiague deitzen zen, XIX. mendean Hondarrague (Hondarraga euskal izenaren itxura « gaskoindua ») eta, azkenik, XX. mendean Muriskot edo Mouriscot, erran nahi baita gaurko izena.[1]

Frantsesez lac Bleu, lac de Hondarrague edo lac du Bois de Boulogne ere esaten diote.[2].

Aintziraren gehiena Biarritzen dago, Harausta auzoan batez ere. Hondarraga erreka betebide nagusia du[3]. La Moulie edo Lamouligne kostaldeko errekak[4] itsasora eramaten ditu bere urak, 1500 eginez eta Ilbarritz hondartzaraino.

Jatorriz triasikoa[5] hezegune inportantea da, basoan murgildurik.[3]. Bere sorrerari buruzko kondairak honela dio:[6]

« Orai Muriskot uergeldia den lekuan leenao etxe-multzu bat omentzen. Eskale bat gau batez pan omentzen harat aloimendu galdez. Ez omentzioten aloimenduik eman etxe oitan. Gero gan omentzen harato, etxe bakar batea. Han erran omentzioten emaintziotela. Eta eskaleak erran omentzioten: "Arraots bat izain da gau ontan; bainan etzite izi". Gau artan arraots aundia izan omentzen eta etxe-multzu ura suntsitu omentzen. Biharamonian etxe-multzua zen lekua urak artua omentzen. Eta etxe bakar ura han omen da oraino. »


2006ko irailaren 5ean aintziraren zati bat Natura 2000 zerrendan sartu zuten[7][8], DREAL Aquitaine erakundeak kudeaturik[9]. Bere ur-azalaren %50, hosto erorkor basoaren %25, paduren %13 eta sastrakaren %12 babesturik daude.

Conservatoire du littoral erakundeak 24,11 babesten ditu 1997tik aurrera[3] Barnean aintziraren 15 ha., paduren 10 ha. eta bazterren 8 ha. ditu.[10]. 700 metrotara dagoen Marion aintzira, erakunde berak ere babesturik dago.[11].

Fauna eta flora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie nagusiak hegaztiak dira: murgil handia (Podiceps cristatus), kopetazuri arrunta (Fulica atra), ahate mokozabala (Anas clypeata), ubarroi eta lertxun hauskara (Ardea chinera)[10], eta baita zenbait itsas-hegazti ere.

Ur gezatako zenbait arrain ditu: lutxoak, karpa arruntak (Cyprinus carpio), Lepomis gibbosus inbaditzaileak, errutilo kontinentalak (Rutilus rutilus), perka arruntak (Perca fluviatiles) eta tenkak (Tinca tinca)[10].

Natura 2000 zerrrendaren arabera, inguruan ur-ipurtatsak (Mustela lutreola) eta apoarmatu istilzaleak (Emys orbicularis) ere bizi dira.[8].

Inguruan zenbait habitat daude, non Carex paniculata, San Joan iratzeak (Osmunda regelais), Cladium mariscus, Hypericum elodes, Anagallis tenella, Myrica gale, ihiak (Juncus sp) eta Drosera intermedia eta Drosera rotundifolia babestuak bizi dira. Ur geldoetan Potamogeton generoko kideak daude[10].

Inguruko basoetan, haritz kandudunak (Quercus pedunculata), itsas pinuak (Pinus pinaster), artelatzak (Quercus suber) eta gurbitzak (Arbutus unedo) zuhaitz nagusiak dira. Paduretan Lithodora prostata babestutako landarea bizi da.[10].

XIX. mendean, arrantzaleek bertoko amuarrain, perka eta karpa harrapatzen zituzten[10]. Mende horren amaieran, lehendabiziko eraikinak agertu ziren bere inguruan: Françon jauregia[12] (1880an John Pennington Mellorrek eraikia eta egun monumentu historikoa dena), villa Mouriscot eta villa Barbarenia adibidez[10].

XX. mendearen hasieran, ur-hegazkinek (1910)[10] eta 1956an eski nautikorako erabili zuten[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iglesias, Hector. (1997). «A propos de quelques noms de lieux d'Anglet et de Biarritz» Lapurdum (II): 1-21..
  2. Beaufils, Monique. (2005). Rues de Biarritz, dictionnaire historique. Atlantica ISBN 2-84394-766-9..
  3. a b c Conservatoire du littoral Le lac Mouriscot.
  4. Egile asko. (2004). Bidart-Bidarte. Donibane Lohizune: Ekaina ISBN 2-9507270-8-5..
  5. Quartiers de Biarritz: Le lac Mouriscot
  6. Auñamendi Eusko Entziklopedia]]. LAGUNA. .
  7. Biarritzeko Udala:Le lac Mouriscot
  8. a b Arrêté du 22 août 2006 portant désignation du site Natura 2000 lac de Mouriscot (zone spéciale de conservation).
  9. DREAL Aquitaine.
  10. a b c d e f g h i Le lac Mouriscot dans le compte-rendu des journées mondiales des zones humides de 2012.
  11. Conservatoire du littoral Le lac Marion.
  12. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Le domaine de Françon. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]