Arrangoitze
Itxura
| Arrangoitze | ||
|---|---|---|
|
| ||
| Kokapena | ||
| Herrialdea | ||
| Lurraldea | ||
| Administrazioa | ||
| Estatua | ||
| Eskualdea | ||
| Departamendua | ||
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
| Barrutia | Baiona | |
| Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
| Izen ofiziala | ||
| Auzapeza | Philippe Etxeberria (divers droite)Philippe Echeverria (2014-2020) | |
| Posta kodea | 64200 | |
| INSEE kodea | 64038 | |
| Herritarra | arrangoiztar | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 43°26′12″N 1°31′15″W / 43.4367°N 1.5208°W | |
![]() | ||
| Azalera | 17,47 km² | |
| Garaiera | 4-140 metro | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 3.188 (2018: | |
| Dentsitatea | 179,79 biztanle/km² | |
| Zahartzea[1] | % 25,52 | |
| Ugalkortasuna[1] | ‰ 46,24 | |
| Ekonomia | ||
| Jarduera[1] | % 70,86 (2011) | |
| Desberdintasuna[1] | % 7,88 (2011) | |
| Langabezia[1] | % 4,87 (2013) | |
| Euskara | ||
| Euskaldunak | % 18,76 (2010) | |
| Erabilera | % 2,1 (2011) | |
Arrangoitze Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean dagoena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angelu iparraldean
- Biarritz ipar-mendebaldean
- Basusarri ipar-ekialdean
- Uztaritze ekialdean
- Arbona mendebaldean
- Ahetze hego-mendebaldean
- Senpere hegoaldean
| Biarritz | Angelu | Basusarri | ||
| Arbona | Uztaritze | |||
| ||||
| Ahetze | Senpere | Uztaritze |
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrangoitze D254 eta D755 departamenduko errepideeki lotuta dago.
Halaber, Pirineo Atlantikoetako hiriarteko autobusa ere igarotzen da, 880 linea hain zuzen ere[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.000 inguru biztanleko herrixka izan zen Arrangoitze XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960ko hamarkadatik aurrera hazten hasi zen herria eta 2010eko hamarkadan 3.000 biztanleak gainditu zituen.
| Arrangoitzeko biztanleria |
|---|
![]() |
| Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hautaketa data | Auzapeza | Alderdia |
|---|---|---|
| 1983-2014 | Jean Michel Colo | RPR eta ondoren UMP |
| 2014-gaur egun | Philippe Etcheverria | DVD |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, bada industria txikia eta golf zelai bat.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrangoitzeko jauregia 1900ean izan zen eraberritua.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: XVI. mendekoa da.
- Luis Mariano irundar kantariaren hilobia.
- Villa Berriotz, herrigunetik urruti, zuhaizti eta lorategiz inguratutako landa eremuan dago.
- Eliza
- Golf zelaia
- Hilerria
- Luis Marianoren hilobia
- Arrangoitzeko pilotalekua.
Arrangoiztar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseph Abeberri (1895-1944), Ziburuko auzapez ezkertiar eta euskaltzalea, sortzez Arrangoitzekoa. Naziek deportatua eta Mauthausengo kontzentrazio-esparruan eraila.
- Luis Mariano (1914-1970), Irunen jaioa. 1936ko Gerra zela eta Lapurdira errefuxiatu gisa etorria. Saran bizi izan zen eta gero luzaz Arrangoitzen, hil zen arte. Benetako izenez Mariano Eusebio Gonzalez Garcia. Tenorra izan zen.
- Betti Betelu (1924-1990), euskal dantzen maisua. Mutxikoak (dantza-jauziak) arrapiztu eta zabaldu zituena baita Lapurdiko Ihauteria ere berriz indartu zuena.
- Ximun Haran (1928-2013), pilotaria eta politikari abertzalea.
- Anje Duhalde (1950-), musikaria eta kantaria.
- Leopold Eyharts (1957-), lehen euskal astronauta. Biarritzen jaioa, Arrangoitzen bizi izan da txikitatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 Géoportail - Institut géographique national (France). Géoportail. .
- ↑ http://www.cg64.fr/sites/default/files/uploads/fiches_horaires_completes_pdf/fiche_22.pdf%5B%5D




