Hartmann Von Aue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hartmann Von Aue
Codex Manesse Hartmann von Aue.jpg
Bizitza
Jaiotza Suabiac. 1165
Herrialdea  Alemania
Heriotza c. 1215
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak minnesängerra, idazlea, musikagilea eta poeta
Genero artistikoa Zalduntza liburua

Hartmann Von Aue (1165 inguruan - 1215 inguruan) alemaniar olerkaria izan zen. Sortzez jopua zen, eta zaldun gisa Aueko jaunen zerbitzura egon zen. Hirugarren Gurutzadan parte hartu zuen. Minnesang delako mugimenduaren barruan sartzen da bete-betean. Alemanian Artur eta Mahai Biribileko zaldunen gaia erabili zuen lehena izan zen. Bi poema epiko idatzi zituen, Chrétien de Troyesen ereduaren arabera eginak: Erec eta Iwein. Gregorius poeman, berriz, izen bereko bekatariaren gertaera kontatzen da, alegia, nola iritsi zen hilduraren bidez aitasantutzara eta santutasunera. Horien guztien artean, hala ere, Der arme Heinrich (Heinrich gizarajoa) da, Hartmannen obra nagusia, erlijiozko inspirazioa duen beste poema bat. Bertan, Heinrich Von Aue zaldunaren bizitzaren gorabeherak kontatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hartmann Von Aue Aldatu lotura Wikidatan