Hashim Thaçi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hashim Thaçi
MSC 2014 Thaci Moerk MSC2014.jpg
4. Kosovoko presidente

2016ko apirilaren 7a -
Atifete Jahjaga Itzuli
5. Kosovoko Lehen Ministroa

2008ko urtarrilaren 9a - 2014ko abenduaren 9a
Agim Çeku Itzuli - Isa Mustafa Itzuli
1. Kosovoko Lehen Ministroa

1999ko apirilaren 2a - 2000ko otsailaren 1a
Bujar Bukoshi Itzuli - Nexhat Daci Itzuli
Bizitza
Jaiotza Skenderaj Itzuli1968ko apirilaren 24a (51 urte)
Herrialdea  Kosovo
 Jugoslavia
Talde etnikoa albaniarra
Hezkuntza
Heziketa Universiteti i Prishtinës Itzuli : zientzia historikoa, filosofia
Zuricheko Unibertsitatea : zientzia historikoa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta soldadua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Democratic Party of Kosovo Itzuli
IMDb nm2850526

Hashim Thaçi, albanieraz Hashim Thaçi edo Thaqi, serbieraz Хашим Тачи edo Hašim Tači, (Burojë/Broćna, Kosovo, 1968ko apirilaren 24a - ) Kosovoko presidentea eta UÇK gerrillari ohia. Kosovo presidentea da 2016an

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pristinako Unibertsitatean Filosofia eta Historia ikasi ondoren, Suitzara emigratu zen, Kosovoko diasporara.

1990eko hamarkadan Kosovoko Herri Mugimenduarentzat, ondoren Kosovoren Askapenerako Armada deituko zenarentzat, armak eta dirua biltzearen ardura izan zuen. Gjarpëri (sugea) ezizena zuen eta komandante izan zen. 1997an, Serbiako auzitegi batek 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion terrorista izatea leporatuta. Thaci ezkutura igaro zen orduan, eta 1998ko otsailean, Slobodan Milosevicek zuzendutako Gobernuak bilatze agindua eman zuen ustez Serbiako Poliziaren patruila bati segada antolatzeagatik.

1999ko martxoan Kosovoren Askapenerako Armadako buruzagitza politikoa bereganatu zuen.

2007ko azaroaren 17ko Kosovoko Alderdi Demokratikoarekin hauteskundeetara aurkeztu eta irabazi zituen. 2008ko urtarrilaren 9an lehen ministro kargua hartu eta 2008ko otsailaren 17an Kosovoren independentzia aldarrikatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hashim Thaçi Aldatu lotura Wikidatan