Haydée Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Haydée Agirre
Bizitza
Jaiotza Santurtzi1907ko otsailaren 26a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1998ko otsailaren 15a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Emakume Abertzale Batza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Haydée Agirre Doradell (Santurtzi, Bizkaia, 1907ko otsailaren 26a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko otsailaren 15a) Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua izan zen 1936ko gerraren aurretik, Polixene Trabudua, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kidea izan zen.

Bitan espetxeratu zuten. Lehenengo aldia 1932an izan zen. Bigarrenez, 1933an, atxilotu zuten eta Larrinagako kartzelan sartu zuten Polixene Trabuduarekin batera, mitin batean esandakoengatik. 15 egun eman zituen bertan.

Erizaina zen ikasketaz. 1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Basurtuko erietxean egon zen emakume batzuei bandajeak nola jarri irakasten. 1937an ihesari eman zion. Hasieran, Baionara joan zen. Bertatik jakin zuen frankistek bere aita fusilatu ziotela. Azkenik, Andorran bizi izan zen 30 urtez Euskal Herrira itzuli aurretik.

Andorrako garaian estraperloan ibili zen frankismoaren aurka ziharduten euzko abertzale eta errepublikazaleentzat dirua biltzeko.