Hayley Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hayley Williams
Hayley Williams crop.jpg
Bizitza
Izen osoa Hayley Nichole Williams
Jaiotza Meridian (Mississippi)1988ko abenduaren  27a (30 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Chad Gilbert Itzuli  (2016 -  2017)
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, musikaria, abeslaria, musikagilea, piano-jotzailea eta ekintzailea
Jasotako sariak
Kidetza Paramore
Genero artistikoa Emoa
rock alternatiboa
pop punka Itzuli
pop rocka
power popa Itzuli
emo popa Itzuli
Ahots mota sopranoa
Musika instrumentua gitarra
pianoa
giltzadia
baxu elektrikoa
bateria
ahotsa
Diskoetxea Fueled by Ramen
Atlantic Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
IMDb nm3210471

Hayley Nichole Williams (Meridian, Mississippi, Estatu Batuak, 1988 abenduaren 27a) Paramore poprock taldean aritzeagatik ezaguna den abeslari eta konposatzaile estatubatuarra da. Taldea 2004ean sortu zuten Josh Farro, Zack Farro, Jeremy Davis eta Hayleyk berak, Tennessee-n.

Hainbat kolaborazio egin ditu, B.o.B. taldearen airplanes abestian besteak beste. Kolaborazio horrekin MTV Video Music Awards 2010 sarietarako hiru izendapen lortu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joey and Cristi Williams-en alaba, Mississippi estatu estatubatuarreko Meridian herrian jaio zen. Bi ahizpaorde gazteago ditu. Bere gurasoak dibortziatu zirenean, 2002an, bere amarekin Tennessee estatuko Franklin herrira mugitu zen. Han, Brett Manning musikari eta kantu-irakaslearekin kantu klaseak hartzen hasi zen.

Bere ikastetxe berrian Josh eta Zac ezagutu zituen, beranduago haiekin sortuko zuen Paramore, baina, lehenago The factory taldearekin funk musikako bertsioak egiten ibili zen. 2003an Atlantic Records disketxearekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko, baina Hayley-k nahiago izan zuen Rock banda muntatzea. Steve Robertson:

« Berak ez zuen Pop printzesa izan nahi. Bere Rock taldearekin letra propioak idatz zitzaketela erakusteko aukera izan nahi zuen »