Heaven's Gate (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heaven's Gate (filma)
Filma
Jatorrizko izena Heaven's Gate
Urtea 1980
Generoa Westerna
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
frantsesa
alemana
errusiera
poloniera
Iraupena 149 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Pinewood Studios
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Michael Cimino
Gidoigilea(k) Michael Cimino
Antzezlea(k)
Kris Kristofferson
Christopher Walken
Isabelle Huppert
Jeff Bridges
John Hurt
Sam Waterston
Brad Dourif
Mickey Rourke
Joseph Cotten
Richard Masur
David Mansfield
Terry O'Quinn
Geoffrey Lewis
Willem Dafoe
Robin Bartlett
Paul Koslo
Jack Conley
Tom Noonan
Caroline Kava
Anna Thomson
David S. Cass, Sr.
Paul D'Amato
Nicholas Woodeson
Judi Trott
T-Bone Burnett
Jim Knobeloch
Norbert Weisser


























Ekoizpena
Konpainia ekoizlea United Artists
Edizioa Lisa Fruchtman
Ekoizpen-diseinatzailea Tambi Larsen
Bestelako lanak
Musikagilea David Mansfield
Argazki-zuzendaria Vilmos Zsigmond
Sariak
Kanpo loturak

Heaven's Gate (euskaraz Zeruaren Atea) 1980ko Michael Cimino estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzi zuen western eta epika film bat da. Kris Kristofferson, Christopher Walken, Isabelle Huppert, Jeff Bridges eta John Hurt aktoreek antzeztu zuten.

Zinemaren historiako porrot ekonomiko eta komertzial handienetakoa izan zen, diru galeraren ondorioz United Artists ekoiztetxea ekonomikoki hondamendira bidali eta desagertzeko kinka larrian jarri zuen, guzti honek Ciminoren ospea guztiz suntsitu eta ordurarte zuzendari gazte goraipatuenetakoa zenaren zinemagintza ibilbide arrakastatsua amaituarazi zuen, film hau burutzeko erabateko askatasuna izan eta sekulako porrota izan zenez, ekoiztetxe garrantzitsuek beregan zuten konfidantza behin betiko galdu baizuten. Ordutik aurrera oharkabean igaro ziren lau film besterik ez zituen filmatu.

Filma maiz historia guztiko film txarrenena zerrendetan sailkatua agertzen den arren, zinemazaleen artean kultuzko film madarikatua bilakatu da.

Halere, 1981eko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso (Tambi Larsen eta James L. Berkey) eta urte hartako Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma lortzeko lehiatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1870, Averill eta Irvine gazteak Harvard Unibertsitatean ikasketak amaitu berri dituzten ikasleak dira. Hogei urte beranduago, eta jada Mendebalde Urrunean, bi gizonek egoera ezberdinak bizi dituzte. Averill, izaeraz serioagoa eta itxuraz zaharragoa, legearen aldeko marshalla bilakatu da. Bestalde, Irvine, edanak suntsitua eta dirurik gabe dago, baina oraindik bere onean dagoenez, Europako Ekialdetik etorritako nekazari etorkinen eta bertako lurjabeen arteko gatazkan buru belarri sartua dagoen Stock Growers nekazal elkarteko kidea da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]