Edukira joan

Joseph Cotten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Cotten

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Cheshire Cotten
JaiotzaPetersburg1905eko maiatzaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1994ko otsailaren 6a (88 urte)
Hobiratze lekuaVirginia
Heriotza moduaberezko heriotza: buru edota lepo aldeko minbizia
pneumonia
Familia
AitaJoseph Cheshire Cotten, Sr.
AmaSally Whitworth Willson
Ezkontidea(k)Patricia Medina  (1960 -  1994)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, gidoilaria, autobiografialaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, irrati-esataria eta aktorea
Altuera187 zentimetro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Antzerki Proiektu Federala
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKaliforniako Errepublikar Alderdia

IMDB: nm0001072 Allocine: 1414 Rottentomatoes: celebrity/joseph_cotten Allmovie: p15270 89287 IBDB: 36425
Musicbrainz: a4d14c8a-251c-4936-8902-e2ded8667862 Discogs: 1202089 Find a Grave: 1814 Edit the value on Wikidata

Joseph Cheshire Cotten (1905eko maiatzaren 15a, Petersburg, Virginia1994ko otsailaren 6a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. Orson Welles aktore eta zinema-zuzendariarekin estuki lotua dago: Welles-ek zuzendu edo antzeztutako honako filma hauetan agertu zen: Citizen Kane (1941), The Magnificent Ambersons (1942), Journey into Fear (1943), Shadow of a Doubt (1943), Love Letters (1945), Portrait of Jennie (1948) edota The Third Man (1949).

Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Washingtongo Hickman School of Expression-en. Berehala, futbolari egin zen; ondoren, publizitate-saltzaile izan zen The Miami Herald aldizkarian, eta aldizkari horretan bertan zenbait antzerki-kritika idatzi zituen (1929). Garai horretan, antzerki-talde amateur batean hasi zen lanean. 1930ean bikoizketa-lanetarako eta erregidore-laguntzaile aritzeko hartu zuten New Yorkeko Belasco Antzokian. Copley Square Theaterren aritu zen antzezle, eta, azkenik, 1932an egin zuen debuta Broadwayn Absent Father laneko paper txiki batekin. Zenbait lan egin ondoren, 1936an, Orson Wellesen Federal Theatren hasi zen. 1938an Orson Welles ezagutu zuen, eta hurrengo urtean izugarrizko arrakasta lortu zuen The Philadelphia Story lanarekin.

Zineman, Orson Wellesen Citizen Kane filmean egin zuen debuta, eta horren ondoren, The Magnificent Ambersons eta Journey into Fear filmak egin zituen. 1942an kontratu bat izenpetu zuen David O. Selznickekin, zazpi urterako. Hiru film egin zituen, hala ere, kontratu horren aurretik, horien artean Alfred Hitchcocken Shadow of a Doubt (1943). Selznickekin paper erromantikoak egin zituen, hala nola King Vidorren Duel in the Sun (1946) eta William Dieterleren Portrait of Jennie (1948). Kontratua amaitu zitzaionean, bi lan egin zituen Britainia Handian, besteak beste, Alfred Hitchcocken Under Capricorn (1949). Ondoren, 20th Century Fox etxearekin egin zuen kontratua, baina erdi-mailako lanak egin zituen, Niagara (1953) izan ezik.

1955. urtetik aurrera, telebistan aritu zen, batez ere, zinemako karrera apur bat baztertuta. Garai horretatik aurrera, telebistako filmetako paperak edo europar produkzio txikietakoak eta film ospetsuetako zenbait paper egin zituen: Petulia (1968), Lo Scopone scientifico (1972), Soylent Green (1973), Twilight´s Last Gleaming (1977) eta Heaven´s Gate (1981).

Kanpo-loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Cotten Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]