Heinrich Georg Bronn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heinrich Georg Bronn
Bronn.JPG
Bizitza
Jaiotza Ziegelhausen1800ko martxoaren  3a
Herrialdea Rhingo Konfederazioa
Germaniar Konfederazioa
Heriotza Heidelberg1862ko uztailaren  5a (62 urte)
Hezkuntza
Heziketa Heidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak botanikaria, paleontologoa, unibertsitateko irakaslea, geologoa eta zoologoa
Lantokia(k) Heidelberg
Enplegatzailea(k) Heidelbergeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Heinrich Georg Bronn (1800ko Martxoaren 3a - 1862ko Uztailaren 5a) alemaniako geologo eta paleontologoa izan zen.

1821an doktoratu zen medikuntzan eta hurrengo urteetan historia naturaleko irakaslea izan zen. Garai horretan paleontologiaren inguruko ikerketak egiten hasi zen eta Italia, Frantzia eta Alemaniako hainbat eskualde ikertu zituen. Jahrbuch für Mineralogie eta Neues Jahrbuch idatzi zituen 1830 eta 1862 bitartean. Bere lanik garrantzitsuena Letkaea Geognostica izan zen.

Handbuch einer Geschichte der Natur liburuan geofisikaren inguruan aritu zen eta liburuaren bigarren atalean fosilen eta bizitzaren historiaz aritzen zen; liburuan kreazionismoa defendatzen zuen (oraindik ere Darwinen teoriak ez ziren agertu). Hirugarren atalean, Index Palaeontologicus, fosil sorta ederra deskribatu zuen

Amorphozoa, Actinozoa, eta Malacozoak deskribatu zituen. 1861ean Bronnek Wollaston Domina eskuratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Georg Bronn Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.