Herbehereetako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Herbehereak satelite irudian
Herbehereetako mapa
Itsas mailaren gainetik dagoen lursaila

Herbehereetako geografiaren berezitasun nagusiak Herbehereak izenak berak ematen du, Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdiak metro bateko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua eta toki batzuetan itsas mailaren azpitik dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, apur bat itsas mailaren gainetik daudenak. Dike, babes duna eta ur-drainatze konplexuek, Erdi Aroan hasitakoak, uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera %20an handitzea ahalbidetzen (polder).

Hiru ibaiek bi zati nagusitan banatzen dute estatua: Rhin, Waal eta Meuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai hauen delta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalbinistak iparraldean eta katolikoak hegoaldean).

Datu geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalera:

guztira: 41.526 km²
lurra: 33.883 km²
ura: 7.643 km²

Lurreko mugak:

guztira: 1.027 km
estatu mugak: Belgika 450 km, Alemania 577 km

Kosta: 451 km

Itsas erreklamazioak:

arrantza eremu esklusiboa: 200 itsas milia (370 km)
jurisdikziopeko urak: 12 itsas milia (22 km)

Muturreko garaierak:

puntu beherena: Zuidplaspolder (Nieuwerkerk aan den IJssel) -7 m itsas maila azpitik.
puntu gorena: Vaalserberg 321 m. itsas maila gainetik.

Baliabide naturalak:

gas naturala, petrolioa, lur landuak

Lurren erabilera: (1996)

lur landuak: %25
labore iraunkorrak: %3
zelai iraukorrak: %25
basoak: %8
beste: %39

Lur ureztatua: (1996)
6.000 km²

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbehereetako geografia Aldatu lotura Wikidatan