Herbert Achternbusch
Herbert Achternbusch | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Herbert Schild |
Jaiotza | Munich, 1938ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Munich, 2022ko urtarrilaren 10a (83 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Fine Arts, Nuremberg (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, margolaria, poeta, gidoilaria, antzerkigilea, aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, argazki-zuzendaria, autorea, artista bisuala, zinema gidoilaria eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia Irrati-antzerkia margolaritza |
|
Herbert Achternbusch (Munich, Alemania, 1938ko azaroaren 23a - ibidem, 2022ko urtarrilaren 10a) alemanezko idazlea, aktorea eta zinema-zuzendaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta gaztaroa Bavarian eman zituen, eta Alemaniako eskualde hori da oraindik ere bere inspirazio-iturri nagusia. Era askotako esparruak landu zituen: antzerkiak eta irratirako gidoiak idatzi zituen, itzultzaile, pintore eta eskultorea zen; ekoizpena ere oso zabala zuen, eta sailkatzen oso zaila. Lehen narrazioetan (Die Alexanderschlacht, 1971, Alejandroren gatazka; L´État c´est moi, 1972, Ni naiz estatua) genero batzuk eta besteak nahasten zituen, esate baterako nobela, kontakizuna, zinema-gidoia eta bakarrizketa, besteak beste.
1970eko hamarkadaren erdialdera, Das Kind ist tot (1971, Haurra hilda dago) film laburra egin ondoren, zinema bilakatu zen Achternbuschen esparru gogokoena. 1993. urtean Municheko Zinema Jaialdiko saria jaso zuen. Bere filmen testuak zinema-gidoi modura nahiz prosan argitaratu dira. Zinema independentea eta oso pertsonala egin zuen, erlijioa, gizartea eta abar zorrotz kritikatzen duena; abangoardismoa, kontzeptualtasuna eta probokazioa dira Achternbuschen ezaugarri nabarienak.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Das Andechser Gefühl (1974);
- Die Atlantikschwimmer (1975);
- Bierkampf (1976);
- Servus Bayern (1977);
- Der junge Monch (1978); Der komantsche (1979);
- Der Neger Erwin (1980);
- Das Letze Loch (1981);
- Der depp; Das gespenst (1982);
- Die Olympiasiegerin;
- Rita Ritter (1983);
- Balue Blumen;
- Der Wanderkrebs;
- Die Föhnforscher (1984);
- Heil Hitler (1985);
- Pumch Druck (1986);
- Wohin (1988).
- Mix Wix (1989)
- Hick's Last Stand (1990)
- Niemandsland (1991)
- I Know The Way To The Hofbrauhaus
- Ich bin da, ich bin da (1992)
- Ab nach Tibet! (1994)
- Hades (1995)
- Picasso in München (1997)
- Neue Freiheit – keine Jobs Schönes München: Stillstand (1998)
- Das Klatschen der einen Hand (2002)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.