Hermann Broch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hermann Broch
Hermann Broch portrait photograph, 1909.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1886ko azaroaren 1a
Herrialdea  Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New Haven (Connecticut)1951ko maiatzaren 30a (64 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea eta filosofoa
Lan nabarmenak The Death of Virgil Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm1834277

Hermann Broch (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1886ko azaroaren 1a - New Haven, Connecticut, AEB, 1951ko maiatzaren 30a) austriar eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiako oihal-lantegian ingeniari gisa jardun ondoren, aski berandu, lotu zitzaion literaturari. Lehen lanean, Die Schlafwandler ("Amesgileak", 1929-1932) trilogia, Wilhelm II.a enperadorearen garaia azaldu zuen. Ondorengo liburu hauetako bakoitzean kontakizun-prozedura desberdina erabili zuen: Pasenow (1888, "Erromantizismoa"); Esch (1903, "Anarkia"); eta Huguenau (1918, "Errealismoa").

Hitlerren Alemania Austriaz jabetzean (Anschluss, 1938) Estatu Batuetara erbesteraturik, Princeton Unibertsitatean irakasle aritu zen, jendetzaren psikologiari buruz idatzi zuen saiakera saritua izan ondoren (Massenpsychologie). Beste zenbait obra: Der Tod des Vergil (1941, "Virgilioren heriotza"); Die Schuldlosen (1950, "Errugabeak"); Der Versucher (1953, "Tentatzailea").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Broch Aldatu lotura Wikidatan