Hindi Zahra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hindi Zahra
Bizitza
JaiotzaKhouribga (en) Itzuli1979ko urtarrilaren 20a (45 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Amazigera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika

hindi-zahra.com
IMDB: nm3796377 Allocine: 486194 Allmovie: p804827
Facebook: hindizahra MySpace: zahrahindi Last fm: Hindi+Zahra Musicbrainz: 34964ede-3103-4023-93c8-ee514abdcb3b Songkick: 974115 Discogs: 1316313 Allmusic: mn0002392883 Deezer: 298133 Edit the value on Wikidata
Hindi Zahra, 2015ean.

Hindi Zahra (amazigeraz: ⵀⵉⵏⴷⵉ ⵣⴰⵀⵕⴰ, arabieraz: هندي زهرة‎‎) (Khouribga, 1979ko urtarrilaren 20a) Marokon jaiotako abeslari eta aktorea da[1]. Frantzian bizi arren ingelesez abesten du nagusiki, baina amazigeraz ere baditu hainbat abesti[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marokon jaio zen eta amarekin bizi izan zen 14 urte zituela aitarekin bizitzera Parisera joan zen arte. 18 urte zituela eskola utzi eta Louvre museoan zaintzaile lanetan aritu zen[3]. Nerabezaroan idatzi zituen aurreneko abestiak eta 2005erako 50 abesti inguru bazituen jadanik eginak[2]. 2009an bere izena daraman EP bat atera zuen.

2010an argitaratu zuen lehenengo diskoa, Handmade ("eskuz egina"). Hiru hilabete pasa zituen grabatzen bere apartamentuan. Hindik berak egin zituen nahasketan eta baita ekoiztu ere. Blue Note diskoetxeak argitaratu zuen. Disko honek albumik onenaren Constantin Saria jaso zuen 2010an[2] eta 2011ko otsailaren 9an Victoire de la musique Saria munduko musiken atalean[4]. "Beautiful Tango" abestia 9. postura iritsi zen Belgikako zerrendatan[5].

2014an "The narrow frame of midnight" (Tala Hadid) eta "The cut" (Fatih Akin) filmetan aktore lanak egin zituen.

2015ean bigarren diskoa atera zuen, Homeland izenekoa.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hindi Zahra (2009) - EPa
  • Handmade (2010)
  • Until the Next Journey (2011) - EPa
  • Homeland (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La douceur de l'Orient aux inflexions des touaregs et de la langue berbère» Djazairess (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  2. a b c «Hindi Zahra - Music for the Soul... ~ EF News International» web.archive.org 2011-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  3. «Hindi Zahra» web.archive.org 2011-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  4. «Les Victoires de la musique de 2011» French Language Blog | Language and Culture of the French-Speaking World 2011-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  5. «Discographie Hindi Zahra - ultratop.be» www.ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]