Hipparchia fagi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipparchia fagi
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaHipparchia
Espeziea Hipparchia fagi
[[|]]
Datu orokorrak
Ostalariaarrauka eta Brachypodium

Hipparchia fagi Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europa hegoaldean bizi da, Alpeetatik hegoaldera.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta handia da, 66-76 mm arteko hegal zabalera du. Hegalen gainaldea marroi iluna da aurrealdean eta atzealdean marroi argia agertzen da gero iluntzen doana. Arrak ozelo txiki batzuk azaltzen ditu aurreko hegaletan. Emea nahiko antzekoa da, bi ozelo garbi azaltzen ditu honek[1]. Hegalen azpialdea antzekoa da, grisagoa agian[2].

Koloreztapen honi esker bikain kamuflatzen da tximeleta, hegalen gainaldea enborrean eta azpialdea lur harritsuan.

Beldarra gris-marroixka da, kolore apalekoa, eta lerro beltz fin ez-jarraitu batek zeharkatzen du aurretik atzera.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina eta iralia artean ikusten dira hegan. Ondoren arrautzak jarri eta handik beldarrak ateratzen dira. Beldarrak hibernatu egiten du[3] eta udaberrian hainbat belar motataz elikatzen da; Brachypodium pinnatum, Bromus erectus, Festuca rubra, Holcus lanatus eta Holcus mollis.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fagi izenak pago zuhaitzari egiten dio erreferentzia, eta orokorrean baso epel hostoerorkorretan agertzen da. Koniferotan ere ikus daiteke eta elardi zabaletan ere bai. Itsas mailatik hasi eta gehienez 1.600 metrotako altuerara iristen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hipparchia fagi (Scopoli, 1763) - Papillons de Poitou-Charentes» www.papillon-poitou-charentes.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  2. (Gaztelaniaz) Hipparchia fagi – El medi natural del Bages. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  3. «European Lepidoptera and their ecology: Hipparchia fagi» www.pyrgus.de (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]