Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa
Berezko izena 広島平和記念資料館
Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa
Herrialdea JaponiaJaponia
Hiria Hiroshima
Helbidea 1-2 Nakajima-cho, Naka-ku
Koordenatuak 34°23′30″N 132°27′07″E / 34.39167°N 132.45194°E / 34.39167; 132.45194Koordenatuak: 34°23′30″N 132°27′07″E / 34.39167°N 132.45194°E / 34.39167; 132.45194
Irekitze data 1955
1991ean berriztua
Zuzendaria Koichiro Maeda
Telefono zenbakia (082) 241-4004
Faxa (082) 542-7941
e-posta hpcf@pcf.city.hiroshima.jp
www.pcf.city.hiroshima.jp

Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa (広島平和記念資料館 Hiroshima Heiwa Kiehi Ryōkan?) Hiroshimako museorik garrantzitsuena da, Hiroshimako bonbardaketa atomikoaren historia azaltzen duena. Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkearen barnean dago, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Genbaku Dometik gertu.

Museoak biktimen argazkiak, materialak eta historiak erakusten ditu, errugabeen beldur, amorru eta mina argi ikusten dira. Bestalde Hiroshima bonbaren aurretik nolakoa zen eta ondoren nola gelditu zen ere. Bonba Hiroshiman jaurtitzearen arrazoia eta erabakia nortzuk hartu zuten ere azaltzen du. Azkenik gaur egungo arma nuklearren egoera ere argitzen digu. Sarrera 35 euro zentimotakoa (50 yen) baino ez da, helburua baita Hiroshimara datozen guztiek Museoa ikusteko aukera izan dezatela.

Museoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa 1955eko abuztuan inauguratu zen, bonba atomikoaren leherketaren hamargarren urteurrenean. Eraikina Kenzo Tange arkitektuak diseinatu zuen. 1991 urtean berriztatze lanak izan zituen.

Eraikin nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko eraikina da, 1994ean ekialdeko eraikina gehitu zitzaion arte museoa zena. Bonbak eragindako sarraskia erakustea du helburu. Hainbat atal ditu:

  • 1945eko abuztuaren 6a: Bonbaren eztanda kontatzen da, 8:15etan gertatu zena 600 metrotako altueran. Erakusketa aretoaren erdian bonbaren leherketa erakusten duen maketa erraldoia dago.
  • Lekukoen materialak: Material gehienak familiarrek beren hildakoen bila aritzean jasotakoak dira.
  • Eztandaren eragina: Ehundaka mila atmosferatako presioa sortu zen eztandaren unean, hipozentrutik 500 metrotara 19 tona/m²-koa zen, eta honek eraikinak erabat deuseztu zituen. Jendea ere desintegratu egin zen une horretan.
  • Beroaren eragina: Eztandaren unean tenperatura 1.000.000ºC-tik gora igo zen. Suzko bola erraldoia sortu zen 600 metrotako altueran, 280 metrotako diametroa hartu zuena. Hirian erre zitekeen guztia erre zuen.
  • Erradiazioaren eragina: Erradiazioaren eraginez hipozentrutik kilometro batetara zegoen biztanleriaren gehinegoa egun batzuen buruan hil zen. Hurrengo egunetan jendeak sukarra, beherakoa, odoljarioak, ilea galtzea eta neke handia jasan zituen eta urtea bete orduko 140.000 ziren hildakoak, hiriaren aurreko biztanleriaren %40a gutxi gora behera. Bizirik jarraitu zutenek minbizi gogorrak izan zituzten, batez ere leuzemia. Bereziki hunkigarria da Sadako Sasaki neskatoaren historia.

Ekialdeko eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru solairu ditu eta honako atal hauek erakusten dira:

Lehen solairuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiroshima bonbaren aurretik: Hiroshima gaztelu-hiria zen Edo Aroan. 1868ko Meiji berrezarkuntzaren ondoren hiriak garapen industriala izan zuen, batez ere industria militarrari lotua, baina ezaguna zen bere Hezkuntza Goi Eskola ere.
  • Bonba jurtitzearen arrazoia: Honako hiru galdera hauei erantzuna bilatzen saiatzen da:
    • Estatu Batuek zergatik sortu zuten bonba atomikoa?
    • Estatu Batuek zergatik erabaki zuten bonba atomikoa Japonian jaurtitzea?
    • Estatu Batuek zergatik erabaki zuten bonba atomikoa Hiroshiman jaurtitzea?
  • Hiroshima bonbaren ondoren: Bonbaren aurreko eta osteko bi maketak erakusten dute leherketak izan zuen eragina.

Bigarren eta hirugarren solairuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo indar nuklearraren egoera azaltzen du eta Hiroshimak bakearen alde egindako ekintzak ere bai.

  • Bakerako bidea: Hiroshimatarren buruan bakearen aldeko jarrera nagusitu zen eta arma nuklearrak deusezteko bideari ekin zion munduan zehar. Helburu honekin burututako ekintzak ikusten dira.
  • Nuklear Aroa: Lurrean dauden arma nuklearren banaketa ikusten da, Estatu Batuek eta Errusiak dute gehien baina gero eta herrialde gehiagok eskuratu dituzte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa Aldatu lotura Wikidatan