Hiroshimako Bakearen Memoriala

Koordenatuak: 34°23′43.7″N 132°27′12.7″E / 34.395472°N 132.453528°E / 34.395472; 132.453528
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiroshimako Bakearen Memoriala (Genbaku Dome)1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Genbaku Dome

Mota Kulturala
Irizpideak vi
Erreferentzia 775
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 34°23′43.7″N 132°27′12.7″E / 34.395472°N 132.453528°E / 34.395472; 132.453528
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Hiroshimako Bakearen Memoriala (japonieraz: 広島平和記念碑 Hiroshima Heiwa Kinenhi?) edo Bonba atomikoaren kupula (japonieraz: 原爆ドーム Genbaku Dōmu?) UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuen eraikina da, Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkearen barnean dagoena. Hiroshimako bonbardaketa atomikoaren hondarrak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina Jan Letzel arkitekto txekiarrak diseinatu zuen 1915. urtean eta Hiroshima prefeturako Merkatal Erakusketa Aretoa izena hartu zuen. 1921ean ireki zituen ateak eta Hiroshiman ekoizten ziren produktuak eta industria sustatzea zuen helburu.

1945eko abuztuaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako armadako Enola Gay B-29 bonbaketariak Little Boy bonba atomikoa jaurti zuen hiria erabat suntsituz. Genbaku Dome eraikina hipozentrotik 160 metrotara bazegoen ere bere egitura mantentzeko gai izan zen, berau izan zen zutik iraun zuen inguruko eraikin bakarretakoa.

Genbaku izenak "Bonba atomikoa" esan nahi du eta izen hori eman zioten orduan. Hasiera batean eraikina behera botatzea erabaki zen, baina egitura ongi zegoenez eta dagoeneko sinbolo bihurtua zenez Hiroshima berreraiki zenean eraikinak bere horretan jarraitu zuen. 1950 eta 1964 artean ibaiaren beste aldean Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkea eraiki zen.

1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshimako Bakearen Memorialaren argazki panoramikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]