Hizkuntza semitikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hizkuntza semitikoak
Karte der Afroasiatischen Sprachen.png
Hizkuntza semitikoen hedapena, laranjaz
Datu orokorrak
Hiztunak 467 milioi
Eskualdea Ekialde Ertaina, iparraldeko Afrika, ipar-ekialdeko Afrika eta Malta
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza nostratikoak
afroasiar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 sem

Hizkuntza semitikoak[1] Ekialde Hurbilean, Afrikako Adarrean eta iparraldeko Afrikan 467 milioi hiztun baino gehiago dituen hizkuntza-familia da, Afro-asiar hizkuntzen familietako bat.[2] Hizkuntza horiek idazteko, hainbat alfabeto erabiltzen dituzte, eta bakarrean erabiltzen dute latindar alfabetoa: malteran, hain zuzen ere.

Ohiko hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorburu bera dutenez, hitz asko antzekoak dira oso. Hona hemen adibide batzuk:

Euskara Aitzinsemitikoa Akadiera Arabiera Aramera Hebreera Ge'ez Mahri
Aita *ʼab- ab- ʼab- ʼaḇ-āʼ ʼāḇ ʼab ḥa-yb
Bihotza *lib(a)b- libb- lubb- lebb-āʼ lēḇ(āḇ) libb ḥa-wbēb
Etxea *bayt- bītu, bētu bayt- bayt-āʼ báyiṯ, bêṯ bet beyt, bêt
Bakea *šalām- šalām- salām- šlām-āʼ šālôm salām səlōm
Hizkuntza *lišān-/*lašān- lišān- lisān- leššān-āʼ lāšôn lissān əwšēn
Ura *may-/*māy- mû (root *mā-/*māy-) māʼ-/māy mayy-āʼ máyim māy ḥə-mō

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza semitikoak: Ekialdekoak berdea, Erdialdekoak gorria, Hegoaldekoak urdina.

Hona hemen hizkuntza semitikoen egungo sailkapen onartuena:

Bizirik dauden hizkuntzak hiztunen kopuruaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza Hiztun
Arabiera 206.000.000
Amharera 27.000.000
Tigrinyera 6.700.000
Hebreera 5.000.000
Asiriera 2.105.000
Silt'e 830.000
Tigre 800.000
Sebat Bet Gurage 440.000
Maltera 371.900
Hego Arabiar hizkuntza modernoak 360.000
Inor 280.000
Soddo 250.000
Harari 21.283

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Halaxe dator izena euskal hiztegi nagusietan: Zehazki, Elhuyar, Euskalterm.
  2. Zuckermann, Ghil'ad (2012), Burning Issues in Afro-Asiatic Linguistics.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]