Hjalmar Hammarskjöld
Itxura
Hjalmar Hammarskjöld (Tuna, Småland, 1862ko otsailaren 4a - Stockholm, 1953ko urriaren 12a) suediar politikaria izan zen. Suediako lehen ministroa izan zen 1914tik 1917ra. Dag Hammarskjölden aita izan zen.
Uppsalako Unibertsitateko irakaslea eta nazioarteko zuzenbidean aditua izan zen, eta eragin handia izan zuen Eskandinaviako zuzenbide zibilean. Justizia ministroa, enbaxadorea Kopenhagen eta Uppsalako gobernadorea izan zen. Lehen ministro kargua bete zuen 1914tik 1917ra, parlamentarioa ez zen gobernu bat zuzentzen.