Hodei Gorri
Hodei Gorri | |||||
---|---|---|---|---|---|
1868 - 1909ko abenduaren 10a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Maḣpíya Lùta | ||||
Jaiotza | North Platte, Platte River (en) eta Northern Plains National Heritage Area (en) , 1822 | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Bizilekua | Pine Ridge (en) | ||||
Lehen hizkuntza | dakota | ||||
Heriotza | Porcupine (en) eta Pine Ridge indiar erreserba, 1909ko abenduaren 10a (86/87 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Pine Ridge indiar erreserba | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Lakota Oglala lakota | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | dakota ingelesa Lakota (en) Cheyennera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Red Cloud's War (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Hodei Gorri[1] (dakotaz: Makhpyia-luta; 1822 – 1909ko abenduaren 10) oglala siuxen amerindiar tribuko buruzagi izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Platte ibaiaren ondoan jaio zen gaur egungo North Platteren alboan, Nebraskan. Bere ama oglala tribukoa zen, bere aita, berriz, brulé zen. Bere aita oso gaztea zenean hil zen eta bere amaldeko osabak hazi zuen, Smoke buruzagiak.
Hodei Gorrik, oglalarren gertu bizi ziren Pawnee eta crowen aurka borrokatu zen, horrek borrokarako esperientzia eman zion.
1866an, Hodei Gorriren Gerra hasi zuen Estatu Batuarren aurka, inoiz amerindiarrek Estatu Batuarren aurka egindako gerrarik arrakastatsuena izandakoa. 1862an, Hodei Gorrik igarri zuen Estatu Batuarrek lakotarrak bere lurraldetatik kanporatuko zituztela, beraz, 1863an gotorlekuen aurka erasotzen hasi zen.
Hain ikusgarriak izan ziren bere garaipenak, ezen AEBetako gobernuak Fort Laramieko Ituna sinatu behar izan baitzuen bakea lortzeko. Alabaina, 1874an George Armstrong Custer jeneralak gerra deklaratu zien amerindiarrei, baina Hodei Gorrik ez zuen parte hartu honetan. Gerra horrek, herri hauen independentziaren amaiera ekarri zuen.
Menderatuta atera ziren arren, Hodei Gorrik bere herriaren askatasunaren alde borrokatzen jarraitu zuen. Dawes Acten kontra jarri zen eta amerindiar agenteen aurka borrokatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hodei Gorri |
- (Ingelesez) Hodei Gorriren biografia