Txeienera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheyennera
Tsêhesenêstsestôtse
Datu orokorrak
Lurralde eremua Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
Hiztunak 1.700
Eskualdea Montana eta Oklahoma
UNESCO sailkapena 3: arriskuan eta 4: arrisku larrian
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskaria
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 chy
ISO 639-3 chy
Ethnologue chy
Glottolog chey1247
Wikipedia chy

Txeienera (Tsėhesenėstsestotse, izenaren esanahi zehatza ezezaguna da, baina agian «gu bezalakoen hizkuntza» da) txeieneen jatorrizko amerindiar hizkuntza da, algonkin hizkuntzen kidea dena eta, batez ere, Montanan (iparraldeko txeiene indigenen erreserban) eta Oklahoman hitz egiten dena.

Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, beste algonkin hizkuntzak bezala (hau da, ojibwe, innu-aimun edo cree, adibidez). Hitzak oso luzeak izan ohi dira eta osagai asko dituzte.

Txeieneraren idazketa latindar alfabetoaren aldaera da.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeienera Montanako iparraldeko txeiene indigenen erreserban erabiltzen da, baita Oklahoman ere. 2013. urtearen martxoko datuen arabera, erreserba horretan 10.050 herriaren kide gutxi gorabehera erregistratuta zeuden eta haien artean 4.939 bakarrik bizi ziren erreserban. 1700ek, gutxi gorabehera, hizkuntza etxean erabiltzen zuten (helduek nagusiki).

Gaur egungo hiztunen kopuru zehatza ezezaguna da.

Txeienera «zalantzarik gabe arriskuan» dago Montanan eta «arrisku handian» – Oklahoman. UNESCOren arabera, Montanan 1700 hiztun bizi dira, eta Oklahoman – 400 hiztun zahar.

«Etsaiak» izeneko filmak, 2017an egin dena, elkarrizketa txeieneraz du. Egileek txeieneen kultura eta hizkuntzaz ondo dakiten pertsonak aurkitu zituzten elkarrizketa hori egiazkoa izan zedin.

Gaur egun txeienerak bere Wikipediako atala du, baina hutsa dago osorik.

Idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran Rudolf Peter misiolariak txeieneraren idazketa sortu zuen, latindar alfabetoan oinarrituta dagoena. 1970eko hamarkadan z hizkia baztertu zuten eta horren ordez ts digrama erabiltzen hasi ziren.

Gaur egun idazkerak 13 hizki eta 6 ikur ditu (horietako 5 tonua adierazteko erabiltzen dira):

A a E e H h K k
M m N n O o P p S s
Š š T t V v X x

[e] eta [t] artean /h/ fonema s gisa idazten da; [t] eta [k] artean h hizkia [ʃ] (euskarazko x) gisa ahoskatzen da, adibidez: nėstona [nehtóna] «zure arreba / ahizpa», nȧhtona [nahtóna] «arrotz».

Ezaugarri fonetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren fonetika ez da oso zaila. Hiru bokal ditu bakarrik, baina bakoitza tonu ezberdin batekin ahoskatu daiteke, txineran bezala, eta horrek esanahia aldatu dezake. Bost tonu ditu eta ikurrak erabiltzen dira haiek adierazteko (baina sarritan ez dira idazten): á, a, ė, ā, ô.

Txeieneraren kontsonanteak honako hauek dira: [p], [v], [m], [t], [s], [n], [h], [ʔ], [ʃ], [k].

Ezaugarri morfologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeieneraren pertsonak adierazten dituzten izenordainak hizkiak dira, aditzei eransten zaizkienak.

Txeieneraren ezaugarri morfologikoak algonkin hizkuntzen artean ohikoak dira: lau pertsona (lehenengoa, bigarrena, hirugarrena, laugarren pertsona «hurbila» eta laugarren pertsona «urruna»), bi numero (singularra eta plurala), izenak «bizidunak» eta «ez bizidunak» izan daitezke, «gu» izenordainak «gu (ni eta zu)» eta «gu (zu baztertuz)» esanahiak izan ditzake.

«Laugarren pertsona urruna» arreta jartzen ez zaion pertsona da; esaldi batean bi ekintzaile baino gehiago daudenean horietako bat «laugarren pertsona urruna» bihurtzen da; ekintzaile hori «biziduna» denean -o edo -óho atzizkia eransten zaio, aditzei ere atzizki horiek eransten zaizkie.

Pertsonen adierazleak honako hauek dira:

  1. ná- — lehenengoa;
  2. né- — bigarrena;
  3. é- — hirugarrena.

Adierazle horiek atzizki ugariekin lotzen dira, adibidez, -me atzizkiarekin «gu (zu baztertuz)» adierazteko hurrengo esaldian bezala: tahpetame «Gu (zu baztertuz) handiak gara».

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeienera antzinako algonkin hizkuntzatik eratorri zen. Aldaketa fonetiko nabariak izan ziren hizkuntzaren garapenaren bidean, adibidez, antzinako algonkin *erenyiwa («gizon») hitza hetane bihurtu zen:

  • hasieran -wa atzizkien galera izan zen (*erenyi);
  • gero -yi- hotsen multzoa /i/ bihurtu zen (*ereni);
  • */r/ hotsa /t/ bihurtu zen (*eteni; gaur egun algonkin hizkuntzen artean atikemekw hizkuntzak bakarrik gordetzen du [r]);
  • /h/ hotsa hitzaren hasieran agertu zen (*heteni);
  • azkeneko bi bokalak aldatu egin ziren (hetane).

Lexikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeieneraren hitz batzuk eta haien antzinako formak:

  • ame (antzinako forma: *pemyi «gantz»);
  • he’e (*weθkweni «bere gibela»);
  • hē'e (**eθkwe·wa «emakume»);
  • hetane (*erenyiwa «gizon»);
  • ma’heo’o («ispiritu santu, jaungoiko»);
  • matana (*meθenyi «esne»).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]