Humayunen hilobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Humayunen hilobia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Humayun's Tomb from the entrance, Delhi.jpg
Kokapena
Herrialdea India
MegacityDelhi
Koordenatuak 28° 35′ 36″ N, 77° 15′ 02″ E / 28.593264°N,77.250602°E / 28.593264; 77.250602Koordenatuak: 28° 35′ 36″ N, 77° 15′ 02″ E / 28.593264°N,77.250602°E / 28.593264; 77.250602
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modificationa [[File:Arbcom ru editing.svg 2016
Arkitektura
Materiala(k) Hareharria
Estiloa Mogol arkitektura
Azalera 27,04 hektarea
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iv)
Erreferentzia 232 eta 232bis
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea 1993 (XVII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Humayunen hilobia edo Humayun ka Maqbara (hindiz: हुमायूँ का मक़बरा; urduz: ہمایون کا مقبره‎) Indiako Delhi hirian dagoen hilobi famatua da, UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Mogolen arkitekturaz eginiko lehenengotako eraikina da eta Indian hobekien mantendu denetako bat ere bai. Bertan hilobiratu zuten bigarren errege mogola izan zen Humayun. 1999 eta 2003 artean eraikin guztia berriztatu zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareharri gorriz eginiko mausoleoa da, eta marmol zuria eta beltza erabili ziren eraikina dekoratzeko. Erdiko gela nagusia oktogonala da eta alboetako lau gelak ere oktogonalak dira. Aurpegi guztiak simetrikoak dira, bai eta eraikin osoa ere. Lorategi handiek inguratzen dute hilobia. Taj Mahalen aintzindaria den monumentua kontsideratzen da Humayunen hilobia.

Hilobiaren inguruan beste hainbat eraikin ere badaude:

  • Bizargilearen hilobia: Hilobi nagusiaren hego-ekialdean dago. Ez da ezagutzen bertan ehortzia dagoena nor den, baina horrela deitu izan zaio betidanik. Eraikin hau ere oktogonala da. 1625ean jaso omen zuten.
  • Isa Khanen hilobia: Humayunen menpeko agintariren bat izan behar zuen hemen hobiratu zenak. Hau ere oktogonala da eta minarete bat dauka.
  • Nili Chhatri: Akbarren zerbitzari baten hilobia omen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1556ko urtarrilaren 20an Humayun hil zenean Delhiko bere jauregian ehortzi zuten. Khanjar Beg-ek Punjaben dagoen Sirhind herrira eraman zuen 1558an. Humayun erregearen alarguna zen Hamida Begumek bere senarraren gorpuak Delhin egon behar zuela argudiatuta Mausoleo eder bat eraikitzeko agindua eman zuen 1565ean hasi eta 1572an bukatu zena. Humayunen seme Akbarrek ekarri zuen gorpua delhira eta bertan hilobiratu.

Hilobiaren diseinua Mirak Mirza Ghiyas arkitekto afganiarrak egin zuen, baina obra bukatu aurretik hil zen eta bere seme Sayyed Muhammad ibn Mirak Ghiyathuddinek bukatu zuen lana. Eraikina oso garestia izan zen, garaiko milioi eta erdi errupia gastatu baitziren.

Hilobian Humayunez gain bere alargun nagusia eta emazterik gazteena ere badaude hilobiratuak, bai eta hainbat ministro mogol ere. Gaur egun ezin da jakin nor den nor.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humayunen hilobia Aldatu lotura Wikidatan