Humus
Humusa landare- eta animalia-gaien hartziduraren ondorioz lurrean eratzen den kolore arreko gai organikoa da, karbono asko duena. Hartzidura era askotako onddo eta bakterioek eragina izaten da. Eratzeko moduaren eta konposaketaren arabera, humus desberdinak ezagutzen dira. Humusa ongarri gisa erabiltzen da lorezaintzan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.