Edukira joan

Espezie inbaditzaile

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nola iristen dira espezie inbaditzaileak ekosistema berrietara?

Espezie inbaditzailea (edo espezie exotiko inbaditzailea) da gizakiak nahita edo nahi gabe tokiz mugitutako espezie bat, bere jatorrizko lekutik kanpo dagoena, baina bertan ugaltzeko gai dena, eta ingurumenari edo gizarteari kalteren bat eragiten diona. Gizakiak nahita eraman izan ditu animaliak eta landareak batetik bestera, eta horietatik gehienak ez dira inbaditzaile bihurtu (adibidez: patata); batzuk, bai, ordea.[1]

Oro har, inbaditzaileak azkar hazi eta ugalketa-ziklo laburrak dituzten espezieak izaten dira. Ingurune askotan bizitzeko gaitasuna dute, habitatari ez baitiote bizi-baldintza zorrotzik eskatzen. Espezie inbaditzaileak erruz ugaltzen dira, bizileku berrira ondo egokituta; eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak munduko biodibertsitatea gordetzeko arazo larria dira, eta konponbide zaila izaten dute, batez ere inbasioari hasiera-hasieratik aurre egiten ez bazaio. Hala ere, inbaditzaileei aurre egiteko modu egokiena ezartzen ez uztea da; hau da, espezie inbaditzaileak batetik bestera ez joateko neurriak hartzea.[2]

Espezie inbaditzaileak mehatxu larri bihurtzen dira naturarentzat, biodibertsitatearentzat, ekonomiarentzat, elikadura segurtasunarentzat, segurtasun hidrikoarentzat, eta giza osasunarentzat, besteak beste. Nahita batzuetan, ongi jakin gabe besteetan, baina gizakiek tokiz aldatutako landareak eta animaliak izaten dira ia beti. IPBES erakundeak (Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Zientzia Politikorako Gobernuarteko Plataforma) 2023an eman zuen argitara munduko espezie inbaditzaileei buruzko azken txostena. Esanguratsuak dira datuak: galdu diren izakien % 60 inbaditzaileen ondorioz galdu dira. Tokiko 1.215 espezie, orotara.[1]

IPBES erakundearen txostenak dioenez, «gizakien ekintzaz» 37.000 espezie exotiko sartu dira Lurreko biomasan. Eta ikerketen bidez frogatu dute horietako 3.500 espeziek «inpaktu negatiboa» dutela. Urtero berrehun espezie inbaditzaile sartzen dira zerrendan, «eta hori orain arte ez da sekula gertatu». Ornogabeak dira 1.852, landare exotikoak 1.061, ornodunak 461, eta mikrobioak 141. Aldaketa «drastikoak» eragiten dituzte biodibertsitatean eta ekosistemetan —kasu batzuetan, «kalte konponezinak»—.[1]

Uharteetan izaten dituzte bereziki ondorioak espezie inbaditzaileek, haien kopuruak tokiko espezieen kopurua gainditzen duelako uharteen laurden batean. Espezie inbaditzaile berriak gehituz doazen heinean, horiei aurre egiteko gastuak ere areagotzen dira: 1970etik, kostu ekonomikoak laukoiztu egin dira hamarkada bakoitzean. Txostenak 2020ko datua jasotzen du: 400.000 milioi euro inbertitu ziren espezie inbaditzaileei bidea oztopatzeko.[1]

Euskal Herriko espezie inbaditzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia inbaditzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia inbaditzaile asko daude gure inguruetan, esaterako:

Landare inbaditzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare inbaditzaile asko daude gure inguruetan, esaterako:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2026-07-28). «Inbaditzaileen inbasioa» Berria (kontsulta data: 2026-07-28). Creative Commons erakundearen Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-SA 4.0) lizentziarekin argitaratua.
  2. ↑ Kortabarria Olabarria, Beñar. (2002-11-26). «Alien, benetako bertsioak» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2026-07-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]