Iberiar devotio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abegi-ituna duen tesera.

Iberiar devotio erromatarren aurreko Hispaniako gizartean zegoen harreman militarra izan zen. Harremanak bi alde zituen:

  • Alde batetik, soziala, eraspendunek (latinez: devoti) erregeari edo buruzagiari guduan bere bizitza eskaintzen zieten, babesa, mantenu eta estatusen truke. Harreman honen bitartez, buruzagiaren estatusa eraspenduentan islatzen zen.
  • Bestetik, erlijiosoa, eraspedunek jainko bati ematen zioten bere bizitza, jainkoak bere buruzagiarenaren ordez har zezala. Ondorioz, buruzagia guduan hiltzen bazen, eraspedunak bere buruaz beste egitera behartuta zeuden. Harremana finkatzeko, jainko baten aurrean, gehienetan Tanit kartagotar jainkosa, zin egin behar zuten.

Ezaugarri hauek direla eta, iberiar devotiok izaera bereizia zuen: aberri bera ahaztuz edozein buruzagik har lezakeelako. Devotioa ez zen orduko aberritik haratuagoko harreman bakarra: abegi-itunak (latinez: hospitium) arruntak ziren. Abegi-itun hauen bitartez, pertsona edo talde bat beste baten barnean gizarteratzen zen. Ondoren zetorren harremana berdintasunezkoa izaten zen, devotion ez bezala.

Iberiar izenondoa izan arren, zeltiberiarrek ere instituzio hau erabiltzen zuten eta beste herriek ere antzeko harremanak (baina alde erlijioso barik) zituzten: galiarrek soldurii eta germaniarrek comitatus.

Iberiar devotioaren erritoa eraspenarenaren antzekoa izaten zen: eraspenduna patroiaren aurrean agertu, buruzagitzat aldarrikatu eta patroiaren onarpena. Es posible que existiera una ceremonia especial, con un sacrificio ritual, del que quedarían vestigios en el juramento de Ampudioren zinan, zeremonia berezi bat zuela agertzen da, agian gizaki edo zaldi baten hilketa ere hartzen zuena.[1]

Historialari klasikoen arabera (Tito Livio edo Plutarko adibidez), Penintsulan aritutako erromatar jeneralak devotiz osatutako segizioak erabili zituzten. Erromatarrarentzat instituzioa interesgarria zen oso, erromatar eraspen-harremana baino sendoagoa zelako. Harreman interesatua (Sagunto Erromarekin edo edetaniarrak Eszipionekin) izan arren, litekeena da Numantzian edo Sagunton izandako defentsa devotion oinarrituta izatea: buruzagiaren mandatu zuzen barik ez zegoen errendiziorik.

Sertorio hil zenean, Ponpeiok, baskoien laguntzarekin, Calagurris (egungo Calahorra) hiri zeltiberiarra setiatu zuenean, hain latza zen defentsa ezen litekeena da devotiorekin lotuta izatea. Calagurristarrek eutsi eta kanibalismora ere jo zuten hiria errenditu baino lehen. Salustioren kronikan agertzen den ekintza hau Erroman fames calagurritana edo Calagurrisko gosearen kondaira sortu zuen.[2][3][4]

Aditu batzuen arabera, iberiar devotio paper garrantzitsua izan zuen enperadorearen gurtzaren hastapenetan: Sertorioren Gerran, Kinto Zecilio Metelori Kordoban jainko-ohoreak egin zizkioten eta hirietan aldarez eta sakrifizioz hartzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]