Iberiar idazketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ipar-ekialdeko iberiar zeinuen sistema, dual (Ferrer i Jané-k moldatuta, 2005).
Hego ekialdeko iberiar zeinuen sistema proposamena (Correa 2004).

Iberiar idazketa Iberiar Penintsulan eta Frantzian aurkitu diren testuenak dira. Iberiak herriek idazketa sistema desberdinak erabili zituzten.

Iberiar hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiera[1] jatorri ezezaguneko hizkuntza da, erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsularen ekialdean eta gaurko Frantziaren hegoaldean hitz egiten zena. Jaéngo probintziatik Hérault ibairaino hedaturik zegoen. Hitz egiteari II. mende aldean utzi zitzaiola uste da, latinaren bultzadaren eraginez.

Hizkuntza hau ez da ia ulertzen, hitz solte batzuk kenduta, ziur asko lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta ez delako hizkuntza indoeuroparra delako. Alfabetoa edo, hobeto esanda, signarioa, ia osorik deskodeturik dago, signario horretan bertan idatzita dauden zeltiberierako idazkunei esker. Fonetika nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperentze ezaz landa.

Idazketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiarrek hiru idazkera desberdinak erabili zituzten haien hizkuntza idazteko:

Idazketen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, iberiar idazketa aipatzen denean Ipar-ekialdeko iberiarra aipatzen da; neurri handiz erabilena izan zen zeren eta %95 aurkitutako idazkunak zeinu horiekin idatzita baitaude. Idazketa horren bi bariante ezagutzen dira: dual eta ez duala.

  • Duala: Kontsonante herskari horzkarietan eta kontsonante belarretan soinu ahoskabeak eta ahostunak bereizi egiten dira; horretarako marra bat gehitzen zaie: marra gabe, ahostuna; marrarekin, ahoskabea.
  • Ez duala: bakarrik forma sinpleak agertzen dira, marrarik gabe.

Ipar-ekialdeko iberiarraren idazkera eta Hego ekialdekoa erlazionatuta daude, bestetik baina ez dira zeinu multzo baten bariante hutsak; bilduma antzekoa izanik, haien baloreak askotan ez datoz bat. Bietatik, ipar-ekialdekoa deskodetua dago baina ez hego-ekialdekoa. Bigarren horrek tartesiar idazkerarekin antza handia du.

Greziar-iberiar alfabetoa, azkenik, greziar alfabeto jonikoaren moldaketa ia zuzena da.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iberiar idazketa