Idazkera iberiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paleohispaniar idazketen hedapena.
Paleohispaniar hizkuntzen hedapena
Ipar-ekialdeko iberiar zeinuen sistema ez duala.
Ipar-ekialdeko iberiar zeinuen sistema duala (Ferrer i Jané-k moldatuta, 2005).
Hego ekialdeko iberiar zeinuen sistema proposamena (Correa 2004).
Greziar-iberiar alfabetoa.

Idazkera iberikoa[1] Iberiar Penintsulan eta Frantzia hegoaldean aurkitu diren testu batzuen idazkera da. Iberiar herriek idazketa sistema desberdinak erabili zituzten, baina latina adoptatu arte iberiar idazketa maneiatu zuten batik bat. Idazkera paleohispaniarretako bat da.

Iberiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiera[2] jatorri ezezaguneko hizkuntza da, erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsulako ekialdean eta gaurko Frantziako hegoaldeko zati txiki batean hitz egiten zena, Jaéngo probintziatik Hérault ibairaino. II. mende aldean galdu zela uste da, latinaren bultzadaren eraginez.

Hitz banaka batzuk salbu, ulertezina da, ziur asko lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta hizkuntza indoeuroparra ez delako. Alfabetoa edo, hobeto esanda, signarioa edo zeinu multzo, ia osorik deskodeturik dago, signario hori erabiliz zeltiberiarrek bere hizkuntza transkribatzeko erabili zutelako, egokitzapen batzuekin. Fonetika nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperentze[3] ezaz landa.

Idazkerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiarrek beren hizkuntzaz idazteko lau idazkera[4] erabili zituzten:

Idazkeren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, idazkera iberikoa aipatzean, ipar-ekialdekoaz ari gara; neurri handiz, erabiliena zen, aurkitu diren idazkunen % 95 zeinu horiekin idatzita baitaude. Haren bi aldaera ezagutzen dira: duala eta ez duala.

  • Duala: Kontsonante herskari horzkarietan eta kontsonante belarretan soinu ahoskabeak eta ahostunak bereizi egiten dira; marra bat gehitzen bazaie, ahoskabeak dira, eta hala ez bada, ahostunak.
  • Ez duala: bakarrik forma sinpleak agertzen dira, marrarik gabe.

Ipar-ekialdeko idazkera eta hego-ekialdekoa erlazionatuta daude, bestetik, baina ez dira zeinu multzo baten aldaera hutsak; bilduma antzekoa izanik, haien balioak askotan ez datoz bat. Bietatik, ipar-ekialdekoa deskodetuta dago, baina ez hego-ekialdekoa. Bigarren horrek idazkera tartesikoarekin antza handia du.

Greziar-iberiar alfabetoa, azkenik, alfabeto jonikoaren moldaketa ia zuzena da.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Iberiko». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-1-1.)
  2. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  3. H hizkia ahozkatzea
  4. «Hesperia. Banco de datos de lenguas paleohispánicas» hesperia.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  5. https://web.archive.org/web/20070610003919/http://www.webpersonal.net/jrr/ib3_sp.htm

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]