Edukira joan

Ibilaldia 2024

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibilaldia (2024)
TokiaAlgorta
 Bizkaia
Euskal Herria
AntolatzaileaSan Nikolas ikastola
MotaIbilbide txangoa
EsanahiaEuskararazko hezkuntzaren aldekoa
Data
Data2024ko maiatzaren 26a
Webguneahttps://ibilaldia.eus/

Ibilaldia 2024 ibilaldiaren 46. edizioa izan zen, 2024. urtean egin zena eta San Nikolas ikastolak antolatu zuena.[1]

Edizioa 2024ko maiatzaren 26an (igandea) ospatu zen jaia.[2][3][4][5]

Historia eta antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilaldiaren 2024ko edizioa San Nikolas ikastolak antolatu zuen. Algortako ikastolak antolatutako laugarren ibilaldia da. Lehendabizikoa, ibilaldiaren lehen edizioa zen, 1978an.[6][7]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EUSKALDUNTASUNA

euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia.

IZAERA HERRITARRA

Herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea.

HEZKUNTZA ERAGILEA

Hezkuntza-sisteman ekimen berriak sustatzen dituen jaia.

ELKARLANA

Administrazioarekiko elkarlana bideratzen duen jaia.

ATXIKIMENDUA

Hezkuntza-komunitate osoak — guraso, ikasle, irakasle, langile, ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea.

PARTE HARTZAILEA

Gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea.

SARETZEA

Ikastolen arteko elkarlana eta Euskal Herri osoarentzat gure lurraldetik eratzen den jaia antolatzea.

FINANTZIAZIOA

Ikastolen finantzazio indibidual zein kolektiboa eta inbertsio ekimen berritzaileak diru-baliabidez hornitzen dituen jaia izatea.

Leloa eta logoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unai Elorriaga (2023) ikastolako guraso eta euskal idazle ezagunak egindako ikerketaren ondorioz, "Txonbo" leloa aukeratu zen. “Txonbo uretan murgildu, batez ere buruz behera adierazten du.“

Logoak uretara txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen du.[8]

«

TXONBO EGIN
Uretara, buruz aurrera, amildu.
Uretan, buruz behera, murgildu.
Euskarara, aho zabalik, hurbildu.
Euskarara, aho bizi, bildu.
Ez kikildu, ez isildu, ez fosildu, ez saskildu.
Beti biribildu.

TXONBO EGIN
Zain duzu ura.
Zain dituzu hau, hori, hura.
Denon batura.
Kultura.
Euskararen lilura.
Abentura. Hunkidura. Elkarren lotura.
Ingurura lotzeko aingura.
Beti gustura.

TXONBO EGIN
Euskarari bai. Euskaraz blai.
Ikastolen lehengai, langai, bizigai.
Herriaren sustrai.
Irriaren uztai.
Garaiz garai. Jairik jai.
Noiznahi. Nonahi.
Beti alai.

TXONBO EGIN
Busti. Arropa eta guzti.
Egin igeri. Ugari. Ageri.
Egin arrain artean arraun.
Beti erein eta iraun.

TXONBO EGIN
Eskutik ondo oratu.
Euskaran hondoratu.
Euskara ahoratu.
Aho olatu.
Hitzez hitz, elez ele.
Kalez kale, zalez zale.
Urratsez urrats, alez ale.

TXONBO EGIN
TXONBOZ TXONBO, MURGILALDIA.
PAUSOZ PAUSO, IBILALDIA.
ALETXOZ ALETXO, GETXO.
ALGARAZ ALGARA, EUSKARA.

»


Ikastetxeko artista boluntario talde batek, "Txonbo plazara" abestia sortu zuten.[9]

  • Abestia eta melodia: Alexander López. Hitzak: Inazio Vidal, Arrate Illaro, Imanol Uria eta June Diaz. Abeslariak: Eider Saratsaga, Lide Hernando, Ainhoa Aranburu, Oier Garamendi, Iera Landa, Lierni Juaristi, Ainhoa Juaristi eta Laia Moran.
  • Musikariak: Asier Lores, Iñaki Etxegia, Alexander López, Asier Alda, Alberto Mielgo, Amaia García, Ruben Isasi eta Germán Ulacia.
  • Konponketak: Alexander López
  • Grabazioa, nahasketa, masterra: Unai Mimenza. Tio Pete estudioa.
  • Kudeaketa: Jon Ander Aranburu, Unai Aranguren, Alberto Mielgo, eta Aitor Uribarri.

Aurkezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko martxoaren 2an, San Nikolas ikastolakoak Muxikebarri antzokian ibilaldiaren leloa, logoa eta abestia aurkeztu zituen. Asier Hormaza aktorea eta ikasle ohia eta eta Itxaso Paya, bertsolaria, aktorea eta ikasle ohia ere 2024ko Ibilaldiko antolakuntzari hasiera ematen zion jaia aurkeztu zuten.

Txaramelak Ikastolako musika eskolak, Dantzarte taldeko  dantzariek eta ikastolako komunitatea aurkezpen ekitaldia parte hartu zituzten.[10]

Ibilaldiaren aurreko ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkezpen jaia.

  • Txalaparta + murala
  • leloaren irakurketa
  • Antzezpena
  • Bertsolariak
  • Edalontzien kanta
  • Bakarlaria
  • Musikalia banda

Bertso afaria. Inazio Vidal eta Peru Irastorzaren eskutik.

Solasaldiak:

  • Filosofian Txonbo: Iñigo Martinez Peña (Aisia eta jolasa), Txabi Landabidea (Aisia eta pantailak), Maitane Nereka (Aisia eta autogestioa).
  • Zientzietan Txonbo: Jone Mitxelena (Biomedikuntza), Ibone Ametzaga (Ekologia), Jone Uria (Matematika), Jon Azkargorta (Fisika)
  • Liburuetan Txonbo: Unai Elorriaga, Aritza Bergara, Lizar Begoña
  • Musikan Txonbo: Lores (Erasoka), Piña (Ukalbilkada), Oinatz (Nazka), Ibon (Arene 6).
  • Kiroletan Txonbo: Iker Acero (Surfa), Arrate Orueta (Futbola), Endika Guarrotxena (Futbola), June Kortazar (Dantza)
  • Kulturartekotasunean Txonbo: Celeste Agüero (Kilimar Proeiktua), Rozio Luaces (Egizu Elkartea), Boubacar Diouf (Mbolo Manteroen Taldea)

Herriko kirolarien arteko erronka

Ikasle ohien bazkaria

Txonbo eguna

  • Deialdia eta jaitsiera
  • Kaxarranka
  • Mantagorria eskulan tailerra
  • Puzgarriak
  • Trabesia Ereaga-Portu Zaharra
  • Salto Erakusketa
  • Kukaña
  • Sardina Jana
  • Pontx pailazoa
  • Dj Pako

Guneetako egitaraua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastola gunea:

  • Erronka DBH
  • Itxartu Dantza Taldea
  • Topaketa HH
  • Tor Magoa
  • Zurrumurruen aurkako ipuin kontaketa
  • Kadira
  • Argia: Umeentzako tailerra
  • Herri bazkaria
  • Bertsolariak
  • Yogurinha
  • Dj Kaktus
  • Egun osoan: Klima aldaketa tailerra eta puzgarriak


Herria gunea:

  • Kimetz eta Biotz alai abesbatzak
  • Topaketa LH5-6
  • Zasi Eskola eta Agurra Dantza taldea
  • Herri kirolak
  • Haszten elkarteko tailerra
  • Zuriketan Beltz
  • Eskubeltz Eskaut taldeko tailerrak
  • Itxas Argia Dantza Taldea
  • Bele
  • Egun osoan: Azoka eta puzgarriak


Portu Zaharra gunea:

  • Dj Muxutrizzzz
  • Topaketa LH 1-2
  • Nazka
  • Zirko tailerra
  • Itziarren semak
  • Xiberoots
  • Dj Bull
  • Egun osoan: Suhiltzaileak, Euskaltel Txirrindularitza tailerra


Hondartza gunea:

  • Estitxu Robles
  • Topaketa LH 3-4
  • Zunba
  • Egurrezko jolasak
  • Kiki, Koko eta Moko pailazoak
  • Goazen
  • Bitsa festa
  • Bidean erromeria
  • Egun osoan: Zientzia eta jasangarritasun tailerrak, Euskrania elkartea eta Aftal elkartea

Babesleak eta laguntzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]