Endika Guarrotxena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endika Guarrotxena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEndika Guarrotxena Artzubiaga
JaiotzaBilbo1961eko urriaren 26a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1979 / 19812410
Athletic1980 / 198712315
AD Ceuta1982 / 1983
Real Valladolid1987 / 1988243
RCD Mallorca1988 / 1989142
Hércules Club de Fútbol1989 / 1990
Benidorm CF1990 / 1991
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Endika Guarrotxena Artzubiaga (Bilbo, 1961eko urriaren 26a) bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea da, Athletic Clubean aurrelari moduan aritutakoa.[1] Iker Guarrotxena futbolariaren osaba da.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezamako harrobian futbolari bezala trebatu zen, Bilbao Athleticen denboraldi batzuk emanez. 1980ko azaroaren 30ean Lehen Mailan debuta egin zuen, gola sartuz, Errealaren aurkako 4 eta 1 porrotean. 1981eko apirilaren 19an sartu zuen garaipenaren gola, 89. minutuan, Camp Noun, Bartzelonarenaurka (0-1). Lehen taldean jarraitutasunik ez zuenez, denboraldi bat eman zuen AD Ceutan utzita.

1983-84 denboraldiari begira itzuli zen taldera. Azaroaren 30ean Bartzelonaren aurkako garaipenean golegile bakarra izan zen Camp Noun, Espainiako Superkopako partidan, baina ez zuen titulua irabazteko balio izan. Maiatzaren 5ean Athletici 1984ko Errege Kopa eman zion golaren egilea izan zen. Gol horrekin, Bilboko taldeak Liga eta Kopa irabazi zituen.[3][4]

1987ra arte egon zen Athleticen, hau da, Real Valladolidek fitxatu zuen arte. Hurrengo urtean RCD Mallorcarekin bat egin zuen, Lehen Mailara igotzea lortuz. Profesional bezalako azken bi denboraldiak Bigarren B Mailan eman zituen, Alacant probintziako bi talderentzat jokatuz, Hércules CF eta Benidorm CF hain zuzen ere. Bere kirol ibilbidean zehar, Lehen Mailako 138 partida jokatu zituen, 18 gol sartuz.

Erretiratu ondoren, entrenatzailea izan zen. Bere lorpenik handiena 2012an Getxo KK Hirugarren Mailara igotzea izan zen.[5]

1981ean 19tik beherako Espainiako internazionala izan zen, lau aldiz. 1984an, finala jokatu zuen, 21 urtez azpiko espainiar selekzioak Ingalaterraren aurka galdu zuelarik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Denboraldia
Bilbao Athletic 19791981
Athletic Club 19801982
AD Ceuta 19821983
Athletic Club 19831987
Real Valladolid CF 19871988
RCD Mallorca 19881989
Hércules CF 19891990
Benidorm CF 19901991

Palmares[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Kluba Urtea
Liga Athletic Club 1983-84
Errege Kopa Athletic Club 1984
Espainiako Superkopa Athletic Club 1984

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.bdfutbol.com
  2. (Gaztelaniaz) «Qué fue de....» El Correo 2009-05-13.
  3. (Gaztelaniaz) «El gol más recordado del Athletic al Barcelona» Kaiser Football.
  4. (Gaztelaniaz) «De aquel gol de Endika en 1984...» Gara 2015-05-28.
  5. (Gaztelaniaz) «El Getxo ya es de Tercera» El Correo.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]