Jone Uria
| Jone Uria | |
|---|---|
(2009) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Algorta, 1990eko apirilaren 28a (36 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | euskalduna |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Gustavo A. Fernández-Alcober |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria eta matematikaria |
| Enplegatzailea(k) | Basque Center for Applied Mathematics Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|

Jone Uria Albizuri[1] (Algorta, Getxo, 1990eko apirilaren 28a) bizkaitar bertsolari eta matematikaria da. BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan ibilitakoa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Zientziaren dibulgazioa jorratu du askotan eta, behin baino gehiagotan, bertsoak baliatu ditu zientziaren mundua gizartera hurbiltzeko. Tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan.[2][3]
Matematikaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia matematikoak ikasi zituen Leioako Zientzia Fakultatean, Madrileko Unibertsitate Autonomoan burutu zuen masterra, eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan (BCAM) aritu zen gero. Doktorego-tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan.[4][5][2]

2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Zientziak eta natur-zientziak arloan.[6] Matematikan doktorea eta matematikazalea izanik,[7][8] bertsotara eraman du matematika dibulgazio mailan. Esaterako, bertso bat plazaratu zuen hainbat zenbakiren mediana kontzeptu estatistikoa nola kalkulatu behar den azaltzeko; edo koronabirusaren hedapenaren izaera esponentziala formula matematikoen bidez bertsotan 2020an azaldu zuen.[9][10]
Datu ordenatuen
multzo konpletoa
kopuru bakoitia
bada aztertzekoa
mediana da erdian
den zenbatekoa
Ta bikoitia bada
erabatekoa
Erdian dauden bien
bataz-bestekoa
2019ko otsailaz geroztik, Berria Egunkariko Arkupean iritzi-ataletik hainbat kontzeptu matematiko erabiltzen ditu aktualitateko gaiak lantzeko.[11] Berak nahiko luke gehiago eztabaidatuko balitz zientziaz, interes handiagoa balego berarekiko, saiakera gehiago egingo balira ulertzeko, presenteago balego eguneroko elkarrizketetan eta gauzak adierazteko moduetan. Bere helburua, denok konpartitzen dugun balizko kultura orokor horren barruan, zientziak daukan bolumenean zentimetro kubiko batzuk zabaltzeko gai izatea da.[12] 2022ko ekainaren 25eko artikuluan ("Finitu" izenburukoa),bere zutabeen kopurua "finitu" zela argudiatuta, 72. zutabe hura tarte luze baterako azkena izango zela idatzi zuen.[13]
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Algortako Bertsolari Eskolan (ALBE) trebatutako bertsolaria da. Bizkaiko Eskolartekoetan txapelduna izan zen txikietan zein nagusietan. 2008an, Ipar Uribeko txapeldunordea izan zen eta lehenengoz parte hartu zuen 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Finalaurrekoetara iritsi zen orduan. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalaurrekoetako bigarren itzulira ere heldu zen. 2010ean, berriz, Uribe Kostako txapelduna bilakatu zen.
2010ean, 2012an, 2014an, 2016an, 2018an, 2021ean, 2023an eta 2025ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaletara heldu zen; eta hauetako bitan txapeldunorde izan zen.
Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da 2009an, 2013an, 2017an eta 2021ean.[14]
Euskal Herriko Bertsozale elkarteko Sustapen Saileko arduraduna izan da, baita Elkarteko zuzendaritzako partaidea ere. Bederatzi urterekin San Nikolas ikastolan hasi zen bertsotan, gero 12 urte zituela hasi zen ALBEn (Algortako Bertsolari Eskolan).[14]
Bertso-txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
- Txapelduna (2): 2007, 2008 (handitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- Txapeldun ordea (2): 2004 (txikitan), 2008 (handitan)
- Bizkaiko Txapelketa:
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertxoko sariketa:(1) 2009 [15]
- Abra saria: (1) 2010 [16]
- Xenpelar saria: (1) 2012 [17]
- Uribe Kosta eskualdeko txapelketa:(5) 2010, 2016, 2018, 2022 eta 2024 [18]
- Señora sariketa: (1) 2024 [19]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena Albizuri idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Albitzuri onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- 1 2 Gallego, Juanma. «Materia, bere buruaz galdezka» Berria (kontsulta data: 2021-08-23).
- ↑ Katedra, Kultura Zientifikoko. (2017-07-27). Zientzialari (77) Jone Uria: “Matematika teorikoaren eta aplikatuaren arteko bidea norabide bikoa da”. (kontsulta data: 2021-08-23).
- ↑ «Jone Uria Albizuri: "Karrerako matematikak deskubrituz joan ahala hasi nintzen zaletzen. Eta ordutik matematikazale amorratua naiz" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Uria Albizuri, Jone. (2017). «GROUPS ACTING ON REGULAR ROOTED TREES: CONGRUENCE SUBGROUP PROBLEM AND PORTRAIT GROWTH. Doktore-tesia» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (kontsulta data: 2021-08-23).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (kontsulta data: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Uria, Jone. (2017). Groups acting on regular rooted trees: congruence subgroup problem and portrait growth. UPV/EHU.
- ↑ (Ingelesez) Uria, Jone. (2020). Jone Uria - Research Gate. Research Gate.
- ↑ Uria, Jone. (2020). Pandemiaren zabalkuntzaren formula matematikoak bertsotan. Berria, Youtube.
- ↑ (Ingelesez) «Dealing with corona virus: Jone Uria sings an equation» www.metafilter.com (kontsulta data: 2020-06-23).
- ↑ Uria Albizuri, Jone. «Jone Uria Albizuri» Berria (kontsulta data: 2020-06-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Uria Albizuri, Jone. «Kultura orokorrez» Berria (kontsulta data: 2020-06-23).
- ↑ Uria Albizuri, Jone. (2022-06-25). «Finitu» Berria (kontsulta data: 2022-06-24).
- 1 2 Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Jone Uria Albizuri - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2021-08-23).
- ↑ «Bertxoko sariketa» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ «Jone Uria Albizurik irabazi du Abra Saria -» Hiruka.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ adibide. (2012-12-10). «Jone Uria nagusitu da Xenpelar Sarietan» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ «JONE URIA TXAPELDUN URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN!» www.albe.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ «Jone Uriak irabazi du Señora Sariketa Portugaleten» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jone Uria Berria egunkariko kolaborazioak. Arkupean atala. Aktualitatea ikuspegi matematikoarekin (30 artikulutik gora)
- @joneurialbizuri kontua Twitter-ren.
- Jone Uria 2008ko bertsolari-txapelketan.
- Jone Uria bertsoa.eus webgunean
- Zientzialari (77) Jone Uria: “Matematika teorikoaren eta aplikatuaren arteko bidea norabide bikoa da”. Kultura Zientifikoko Katedra (2017-07-27).
- Groups acting on regular rooted trees: congruence subgroup problem and portrait growth. Jone Uriaren doktorego-tesia. EHU 2017
- Zuhaitz errotuen automorfismoen taldeak: kongruentziazko azpitaldeen propietatea eta erretratu hazkundea. Jone Uriaren 6 txioak 2018ko Txiotesia txapelketan.
- Elkarrizketa: Materia, bere buruaz galdezkaBerria, 2021.08.22