Edukira joan

Ibrahima Balde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibrahima Balde

Bizitza
JaiotzaKonakry, 04-08-1994 29 urte (30/31 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfula
malinkea
susua
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta mekanikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Ibrahima Balde (Konakry, Ginea, 1994) auto-mekanikaria da, Gineatik Europara migratua. Amets Arzallusek idatzitako Miñan liburuan bera da protagonista. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. [1][2]

Egin zuen bidea.

Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu. Haren bila hasi zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi arte egin zuen bidaia. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da Miñan nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia.

Liburu honek hiztegi erraza du eta esaldi laburrak, Ibrahimak zekien frantses urriarekin hori baitzen komunikatzeko modu bakarra. Geroago, baina, gaztelaniaz hitz egiten ederki ikasi du Ibrahimak. Pularra du ama-hizkuntza, eta kontatzeko manera bere berezia du, poetikoa.[3]

Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Ibrahima Baldek Amets Arzallus. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, tailer batean ofizioa ikasi bitartean.

Gineako hiriburua den Konakrytik Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari aprendiz. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.[3]

Ibrahimaren ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia:[4]

Bisa ukatua Erresuma Batuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuak herrialdean sartzeko bisa ukatu zion Ibrahima Balde Miñan liburuaren egileetako bati 2025eko maiatzean. Obra antzerkirako moldaketa estreinatzekoa zen Londresko Jermyn Street antzokian. Baldek bisa lortzeko eskarian adierazi zuen Miñan-en oinarritutako antzezlanaren estreinaldira joateko sartu nahi zuela Erresuma Batuan eta lau eguneko bidaia egingo zuela etxera itzuli aurretik. Bisitak irauten zuen artean, Timberlake Wertenbaker antzerkigilearekin egongo zela jakinarazi zion Gobernuari. Wertenbaker Erresuma Batuko antzerkigilerik ospetsuenetako bat da, eta hark idatzi zuen Miñan-en antzerkirako moldaketa.[5]

Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli eta gero, ale bat Frantzisko I.a Aita Santuaren eskuetara iritsi zen 2022an. Katolizismoaren buruak irakurri zuen eta publikoki goraipatu eta gomendatu.[12][13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (kontsulta data: 2020-11-29).
  2. a b (Ingelesez) «Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde» Barbara J. Zitwer Agency (kontsulta data: 2020-11-29).
  3. a b «Miñan» 111 Akademia 2019-10-25 (kontsulta data: 2020-11-29).
  4. «Mapa: Konakry - Ghardaia - Sabratha - Ghardaia-Nador» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (kontsulta data: 2021-04-07).
  5. https://www.berria.eus/kultura/minan-en-antzezlanaren-estreinaldira-joateko-bisa-ukatu-dio-erresuma-batuak-ibrahima-balderi_2141883_102.html
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-18). «Amets Arzallus, Ibrahima Balde eta Eshkol Nevok jasoko dituzte Zilarrezko Euskadi Sariak» naiz: (kontsulta data: 2020-11-28).
  7. «Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche» www.goodreads.com (kontsulta data: 2021-04-08).
  8. «Miñán» www.rinoceronte.gal (kontsulta data: 2022-02-27).
  9. «Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (kontsulta data: 2021-09-28).
  10. (Ingelesez) «PEN Translates awards announced» English Pen (kontsulta data: 2024-04-18).
  11. «PEN Translates sarietako bat eman diote 'Miñan'-i» Berria 2021-02-10 (kontsulta data: 2024-04-18).
  12. «Francisco aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu du» Argia (kontsulta data: 2022-04-05).
  13. Rey Gorraiz, Uxue. «Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri» Berria (kontsulta data: 2022-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]