Idatz&Mintz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idatz & Mintz: literatur atalen sorta
Mota literatura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1982
Hizkuntza euskara
Argitaratze lekua Bilbo
Argitaletxea Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkai Kutxa
Banaketa
Banatze-eremua  Euskal Herria
Maiztasuna seihilabetekaria
Historia
Zuzendaria

Adolfo Arejita (1982-1990)

Igone Etxebarria (1990-)
Identifikadoreak
ISSN 1132-080X
Kanpo loturak
andima.armiarma.com/idmi/aurki.htm

Idatz & Mintz: literatur atalen sorta Labayru Ikastegiak 1982tik aurrera argitaratzen duen literatura aldizkari bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Labayru Ikastegiak 1981eko abenduaren 3an aurkeztu zuen Bilbon Idatz & Mintz aldizkariaren lehen zenbakia, eta harrezkero beti-beti Literatur Atalen Sorta azpitituluaz. Gaurdaino 27 aldizkari eman ditu argitara, horietatik bost zenbaki bikoiztunak; orotara beraz 32 zenbaki 2001eko urria bitartean. Mikel Zarateren "Idatz eta Mintz" izeneko alegia bat da lehen zenbakiko lehen testua, bide batez aldizkariari izena eman diona. Mikel Zaratek euskararen gainean zituen kezkak eta ardurak laburbiltzen zituen, eta agiri programatikoa ere bazen. Azken batean, hori izan da Idatz & Mintz aldizkariak hartu izan duen egitura: aho-literaturako eredurik ederrenen aurkezpena, tradizio idatziko testu-txatal jakingarrien aurkezpena eta gaurko idazle gazteen sorkuntza-lanak.

Leopoldo Zugazarengandik sortu zen aldizkaria eratzeko ideia (hasierako asmoz, literarioa baino zabalagoa izateko: musika, artea eta literatura), eta berari zor zaio diseinua eta grafismoa, gaur egun Ikeder etxeak burutzen duena. Aldizkariak Adolfo Arejita izan zuen lehen zuzendaria, laguntzaileak Jon Kortazar, Jesus Mari Agirre, Jesus A. Etxezarraga. 1990. urtetik Igone Etxebarriak hartu du gidaritza. Idatz & Mintz Bizkaiko idazle askoren plaza eta plataforma bihurtu da; berton argitaratu izan dute estreinakoz idazle hauek: Jon Arretxe, Miren Agur Meabe, Unai Elorriaga, Laura Uruburu, Roberto Mielgo, Lourdes Unzueta, Andres Urrutia, Edurne Urkiola, Jesus A. Etxezarraga... eta kolaboratzaile-talde finkoan dihardute baita ere: Jabier Kaltzakorta, Iñaki Sarriugarte, Ritxi Lizartza, Arantza Etxebarria, Asier Astigarraga...

»

[1] Ibinagabeitia Proiektua: Literatur Aldizkarien Gordailua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]