Mikel Zarate
Mikel Zarate | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lezama, 1933ko martxoaren 6a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Lezama, 1979ko apirilaren 10a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 241 |
Inguma | mikel-zarate-lejarraga-1933-1979 |
Mikel Zarate Lejarraga (Lezama, Bizkaia, 1933ko martxoaren 6a - Lezama, Bizkaia, 1979ko apirilaren 10a) euskal idazlea eta apaiz katolikoa izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lezamako Larretzalde baserrian jaio zen. Aparejadore ikasketak egin ostean apaiz egin zen. Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren, euskara irakatsi zuen Derioko apaizgaitegian eta Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean; eta Euskal Literatura Deustuko Unibertsitatean. Karmel eta Anaitasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Hauek izan ziren haren obra nagusiak: Bizkaiko euskal idazleak (1970); Haurgintza minetan (1972), eleberria; Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975); Influencias del vascuence en el habla castellana (1975); Higidura berdez (1975), olerki bilduma; Euskal deklinabidea (1976); Euskal Literatura (1977), bi liburuki; Euskal Ortografia (1978); eta Bizipenen bultzadaz (1978) eta Utopiaren fantasian (1982), olerkiak.
1979an bat-batean hil zen Lezamako Lejarrene baserrian, 46 urte besterik ez zituelarik.
1991ean Haurgintza minetan argitaratu gabe utzi zuen eleberria plazaratu zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bilbo irribarrez (1980, Bizkargi)
- Utopiaren fantasian (1979, Haranburu)
- Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975, Zugaza)
- Ipuin antzeko (1975, Gero)
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Haurgintza minetan (1973, Gero)
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bizkaiko euskal-idazleak (1580-1968) (1970, Derioko Ikastetxea)
- Euskal literatura: azterbideak, aztergaiak, azterketak (1977-1978, Zugaza)
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bizipenen bultzadaz (1978, Zugaza)
- Higidura berdez (1977, GAK)
- Etorriaren zorabioz (2004, Ikeritz)
Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal ortografia (1978, Zugaza)
- Euskal deklinabidea (1975, Zugaza)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kortazar, Jon (1982): Mikel Zarateren prosa, BBK-Euskaltzaindia.