Idazkera paleohispaniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idazkera paleohispaniarren hedadura geografikoa. Joan Ferrer i Jané (2020).

Idazkera paleohispaniarrak edo paleohispanikoak Iberiar penintsulan sortu eta latindar alfabetoa idazketa-sistema nagusi bihurtu aurretik erabili ziren idazketa-sistemak dira. Gutxienez, K.a. V. mendetik (agian K.a. VII. mendetik) aurrera eta K.a. I. mendearen amaiera arte edo K.o. I. mendearen hasiera arte[1] erabili ziren.

Alfabeto greko-iberikoa izan ezik (alfabeto greko joniarraren egokitzapena), gainerako eskritura paleohispanikoek ezaugarri tipologiko bereizgarri bat dute: balio silabikoa duten zeinuak dituzte kontsonante herskarietarako (d, g, p, t, k..), eta balio alfabetikoa duten zeinuak gainerako kontsonante eta bokaletarako. Idazketa-sistemen sailkapenaren ikuspuntutik, ez da alfabetoa ez eta silabarioa, baizik eta normalean erdi-silabario gisa identifikatzen den erdibideko idazkera mota. Signario edo zeinu-multzoa izendapena ematen zaie.

Beheko tauletan ikus daitekeen bezala, fonema batzuk ez dira bereizten hauetako idazkera batzuetan. Adibidez, zeltiberiar ez dualean, zeinu berdinez idazten dira fonema hauek: BA eta PA, BI eta PI, PE eta KE, GA eta KA, DA eta TA, eta abar. Ipar-ekialdeko iberiar signarioan, bereizten ez direnak dira: G eta K, D eta T[2] (P-rik ez dago iberieraz). Sistema dualetan kontsonanteak hobeto bereizten dira; idazkera mota horiek ez dualak baino zaharragoak dira.

Jatorriari buruz ez dago adostasunik: ikertzaile batzuen ustez, haien jatorria soilik feniziar alfabetoari lotuta dago; beste batzuentzat, berriz, sortzeko unean, alfabeto grekoak ere eragina izan zuen.

Hizkuntza paleohispanikoek Iberiar Penintsulan bertan sortutako eskritura erdisilabiko hauek nahiz alfabetatze kolonialak erabili zituzten, hala nola greko joniarra edo latina.[3]

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkera paleohispaniarrak sailkatzeko eta izendatzeko hainbat proposamen egon dira, ez oso ezberdinak euren artean. Gehienetan, hiru multzo handitan banatzen dira: Ipar-ekialdeko iberikoa (edo Levanteko iberikoa), Hegoaldeko iberikoa (edo hego-ekialdeko iberikoa) eta hego-mendebaldekoak.[2] Izan ere, nahiz eta signario (zeinu-multzo) guztiak antzeko zeinu-errepertorioa erabili, zeinuek adierazten dituzten balioengatik bereizten dira argi eta garbi.

Zeltiberikoak Ipar-ekialdeko iberikoaren moldapen bat dira, eta bi bereizten dira: ekialdeko zeltiberikoa eta mendebaldeko zeltiberikoa. Egile batzuek ipar-ekialdeko iberikoarengandik bereizten dituzte.[2] Ebro iparraldean, oraindik identifikatu ez den beste zeinu-multzo bat dago. Hegoalde mendebaldeko idazkeren kasua korapilatsuagoa da, zeinu asko ez baitira oraindik ondo bereizten.

Ipar-ekialdeko iberikoak (edo iparraldekoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia erabat deszifratuta daude.[4]

Hego-ekialdeko iberikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-ekialdeko idazkera ez identifikatua edo baskonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune geografiko horretan, baskoien hiriak barne hartzen dituena, garai horretarako ohikoak diren signario iberiarretan eta zeltiberiarretan agertzen ez diren hainbat zeinu identifikatu dira, edo agertzen direnean, kasu esk bakan batzuetan da eta ez dute soinu berdina transkribatzen. Hizkuntza iberiarra edo zeltiberiarra ez den beste hizkuntza edo hizkuntza batzuen zeinuak idazteko erabiliko zela uste da[5] eta Javier Velaza nafar epigrafistak, hizkuntza baskonikoaz hitz egin du.[6] Zeinu horiek, txanponetan agertu dira, eta azken aurkikuntza Irulegiko eskuan izan da. Zeinu berezi horiek hauek dira:

  • Atzekoz aurrera idatzitako "S": "Arsakos" txanponean agertzen da, eta "Arsaos" txanponaren ale batzuetan, eta Ontikes txanponetan[7] eta Sekiako ale batzuetan.
  • Atzekoz aurrera idatzitako "R": "Arsaos" txanponetan agertzen da.
  • Bost marraz egindako KA: Bolskan txanponetan.
  • H itxura duen BO: Bolskan txanpon batzuetan agertzen da.
  • T itxurako hizkia: N gisa ulertu izan da. Tradizionalki "Unambaate" eta "ontikes" gisa irakurri izan diren txanponen legendetan agertzen da, eta Irulegiko eskuan. Eduardo Orduñarentzat afrikatu bat idazteko erabil zitekeen; "ts" eta "tz" aipatzen ditu eta tz da aukera gehien dituena[8]. Horrela balitz, eta kontuan izanda nb taldea M gisa irakur daitekeela, Utzamaate eta Ontzikes irakurri beharko litzateke. Hizki hau alfabeto greko-iberikoan ere agertu da. T mota hau Irulegiko eskuan ere agertu da.
  • KE makurra: Ontikes legendan agertzen da.
  • S: Agian, S letra, S´ idazteko erabili zen Sekia txanponean.
  • Bost besotako S: Sesars eta Tirsos txanponetan
  • Galburu itxurako hizkia: Sesars txanponetan
  • Erronboide edo zirkulu forma duen eta barnean lerro bertikala duen balizko TE: Unambaate txanponetan[9] agertu da.


Hegoaldekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko zeinu-multzoak erabiltzen dituzten inskripzioak, batez ere, Iberiar penintsularen hegoaldean agertu dira, kontserbatutako guztizkoaren %5, eta gehienak eskuinetik ezkerrera idazten dira:

Idazkeren euskarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkera mota hauek hainbat objektutan agertzen dira, hala nola txanponak, abegi-oneko teserak, beti ere, testu motzetan. Piezak sarritan hautsita egoten dira eta testua ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (19) 2019-12-27 doi:10.36707/palaeohispanica.v0i19. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. a b c «Hesperia. Banco de datos de lenguas paleohispánicas» hesperia.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Hesperia. Banco de datos de lenguas paleohispánicas» hesperia.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  4. (Gaztelaniaz) Joan Ferrer i Jané, Joan. (2020). [https://ifc.dpz.es/ojs/index.php/palaeohispanica/article/view/386 «Las escrituras epicóricas de la Península Ibérica»] Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (20): 969-1016. doi:10.36707/palaeohispanica.v0i20.386. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2020-01-21).
  5. (Gaztelaniaz) Beltrán Lloris, Francisco; Velaza Frías, Javier. (2009). «De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica» Los vascones de las fuentes antiguasen torno a una etnia de la antigüedad peninsular (Universitat de Barcelona): 99-126. ISBN 978-84-475-3390-9..
  6. Donostiako San Telmo museoan, 2023ko otsailaren 10ean, Joakin Gorrotxategi eta Mattin Aiestaranekin batera eman zuen Irulegiko Eskuaren inguruko hitzaldian.
  7. «Tipo | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  8. (Gaztelaniaz) Orduña Aznar, Eduardo. (2018). «El signo T de las leyendas monetales vasconas uTanbaate Y oTtike» Paleohispánica 18: 137-149. ISSN 1578-5386..
  9. «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]