Ideia Zabaldu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ideia Zabaldu
Negu Gorriak(r)en
Argitaratze data 1995eko maiatza
Grabazioa IZ Estudioa (Donostia) 1995eko martxoaren 3tik 24ra
Musika mota Hardcore, Rock, Reggae, Rap
Iraupena 41:51
Hizkuntza Euskara
Diskoetxea Esan Ozenki
Ekoizpena Negu Gorriak
Negu Gorriak(r)en kronologia
Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (1994) Ideia Zabaldu Ustelkeria
(1996)

Ideia Zabaldu, Negu Gorriak taldearen estudioko laugarren diskoa da. Diskoa hau, taldearen abesti originalekin egin zen azken diskoa izan zen, hurrengo diskoak, bertsioz (Salam Agur) edota argitaratu gabeko abestiez (Ustelkeria) osatua egon zen eta. Lan hau gainera, Estatu Batuetan saldu zuten diskoa bakarra izan zen.

Kritikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikariek taldearen ibilbidean aurrerapausoa izan zela esan zuten, salsa, erritmo latino (jadanik Borreroak Baditu Milaka Aurpegi albumean agertuak), dub edo funken eragina nabarmena zelako[1]. Baina Rockdelux aldizkarirako idazten zuen Xabier Cervantesen ustez, ez zen aurrekoak bezain erraza izan[2]. Borreroak aurreko albuma maisulantzat jo zutenez, hau ona bakarrik dela esan zuten.[3][1].

Hala ere, munduan oihartzun handiena zuen albuma izan zen[4], agian Estatu Batuetan ere argitaratu zutelako[3].

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hitzaurrea
  2. Hitz egin
  3. Ipurbegia
  4. Nire baitan daude biak
  5. Ideia zabaldu I
  6. Ideien kontrabandoa
  7. Bakartia Hondarribian
  8. Ezagutu hire lagunak
  9. Aiako txikito
  10. Hiri gerrilaren dantza
  11. NG Brigada Peligros
  12. Aizu
  13. Salam, agur
  14. Ume hilak
  15. Oliver Iparra
  16. Ideia zabaldu II
  17. Potroengatik
  18. Begirunea

Negu Gorriak taldeak abesti guztiak moldatu zituen. «Hitzaurrea», «Ideia zabaldu I», «Aiako txikito», «NG Brigada Peligros» eta «Ideia zabaldu II» samplerrak besterik ez dira.

Fermin Muguruzak hizt guztiak idatzi zituen, hauek izan ezik:

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anjel Valdes - Perkusioa Ipurbegia eta Aizu abestietan.
  • Jean Nöel Roquefere - Konga eta perkusioa Ipurbegia eta Aizu abestietan.
  • Sorkun Rubio - Ahotsa Nire baitan daude biak abestian.
  • Sadia Aitelkho - Ahotsa Salam, agur abestian.
  • Irantzu Silva - Koroak Aizu abestian.
  • Javi Pez - Koroak Aizu abestian.
  • Juanan Diez - Tronboia Hiri gerrillaren dantza eta Ipurbegia abestietan.
  • Carlos Hipolito - Tronboia Hiri gerrillaren dantza eta Ipurbegia abestietan.
  • Mikel Valcarlos - Tronpeta Hiri gerrillaren dantza eta Ipurbegia abestietan.
  • Radio Bemba taldeko kideak - Ahotsa, gitarrak eta aireko instrumentuak Ume hilak, Ideia Zabaldu I eta Ideia Zabaldu II abestietan.

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaki Arkarazo: soinu-teknikaria.
  • Manolo Gil: diseinua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b F-MHop: «Negu Gorriak: Ideia Zabaldu», La Factoría del Ritmo 2, 1995eko azaroa.
  2. CERVANTES, Xavier: «Fermin Muguruza disco a disco», Rockdelux 166: 1999ko iraila. 19. orr.
  3. a b SNOWDEN, Don: «Borreroak Baditu Milaka Aurpegi», Allmusic. 2006
  4. MORÁN, David: «Los mejores 100 discos españoles del siglo XX», Rockdelux 223: 2004ko abendua