Ustelkeria (albuma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ustelkeria
Negu Gorriak(r)en
Argitaratze data 1996ko maiatza
Grabazioa IZ estudioa (Donostia)
Musika mota Hardcore, Rock, Reggae, Rap
Iraupena 46:58
Hizkuntza Euskara
Diskoetxea Esan Ozenki
Ekoizpena Negu Gorriak
Negu Gorriak(r)en kronologia
Ideia Zabaldu (1995) Ustelkeria Salam, Agur
(1996)

Ustelkeria Negu Gorriak taldearen disko errekopilatorioa da. Bertan, argitaratu gabeko abestiak, maketetako abestiak eta erremixak daude.

1995eko maiatzaren 25ean Gipuzkoako Audientzia Probintzialak taldea 15.000.000 pezeta (90.000 euro) ordaintzera kondenatu zuen Enrique Rodriguez Galindoren inguruan idatziriko Ustelkeria abestiaren ondorioz[1]. Nahiz eta sententzia errekurritu, epaia galtzea zeukatela ikusita, eta Esan Ozenki zigilua desagertzeko aukerak zegoela ikusita, solidaritate kanpaina bati ekin zioten, diru kantitate hori eskuratzeko asmoz. Kanpaina honi Hitz Egin! izena jarri zioten.

Oiartzunen 12.000 lagun baino gehiago bildu zituen makrokontzertu bat egiteaz gain[2], kanpaina honen barruan, Ustelkeria izeneko diskoa kaleratu zuten. Diskoa honen 3.000 kopia atera zituzten, 5.000 pezeta (30 euro) balio zituena.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oker dabiltza
  2. Ustelkeria
  3. Hiri gerrilaren dantza (Txikito mix)
  4. B.S.O. (Dub)
  5. Jainkoak gorde beza lehendakaria
  6. Hator, Hator
  7. Itxoiten (Underwater maketa)
  8. Izokin euskaldun baten istorioa
  9. Aizu (Pez mix)
  10. Bizitza sein laburra den (K-Naif Love maketa)
  11. Apatxe gaua
  12. Borreroak baditu milaka aurpegi (maketa)
  13. J.F.K.
  14. Hipokrisiari stop!! (Luis Mariano mix)

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Salvador Coderch, Pablo et. al., «Libertad de Expresión y Conflictos Civiles» InDret: 2001eko urria
  2. «Inmensa solidaridad», Egin, 1995-10-30