Edukira joan

Idurre Eskisabel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idurre Eskisabel

(2022)
Bizitza
JaiotzaBeasain1970eko azaroaren 11 (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, antropologoa, Euskalgintzaren Kontseilua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskalgintzaren Kontseilua

Twitter: idurreski Inguma: idurre-eskisabel-larranaga-00 Literaturaren Zubitegia: 997 Edit the value on Wikidata

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970eko azaroaren 11) kazetaria eta antropologoa da. EHUko kazetaritza irakaslea da. Batez ere generoa eta nazio identitatea landu ditu ikerketan.[1] Euskal izendegitik abiatuta genero eta nazio identitateak nola eraikitzen diren eta elkarri nola eragiten dioten aztertzen du antropologiaren eta komunikazioaren ikuspegitik. Hizkuntza, feminismoa eta euskalgintza ere jorratu ditu.

Euskaldunon Egunkaria eta Berrian egin du lan. Berarentzat eta beste lankide batzuentzat Egunkaria kazetaritza eskola bat, feminismo eskola bat eta bizitza eskola bat izan zela adierazi izan du.[2]

Beste hainbat hedabiderekin ere kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Argia, Jakin, Goierritarra aldizkaria eta Goierri TB, besteak beste.

2022ko abenduaren 6az geroztik Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia da, Paul Bilbao Sarriaren lekukoa hartu ondoren.[3][4][5][6][7]

  • Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara (SUSA, 2019) Lorea Agirre Dorronsororekin idatzia. 978-84-17051-36-5.[2] Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan. Egunkaria kazetaritza eskola bat adina feminismo eskola bat izan zelako guretzat, eta, horrekin, baita bizitza eskola bat ere.
  • Goseak janak (2018, Susa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Idurre Eskisabel. Jakin.
  2. a b «Susa literatura - Trikua esnatu da» www.susa-literatura.eus (kontsulta data: 2020-06-05).
  3. «Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria» Euskalgintzaren Kontseilua 2022-11-28 (kontsulta data: 2022-12-13).
  4. «Aizu! AEKren aldizkaria - Idurre Eskisabel: “Jauzi kualitatiboa emango duten hizkuntz politika sendoak behar dira”» aizu.eus (kontsulta data: 2023-03-17).
  5. Aperribai, Julen. ««Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»» Berria (kontsulta data: 2022-12-13).
  6. Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusiari elkarrizketa. (kontsulta data: 2023-03-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusi berria» El Diario Vasco 2022-11-28 (kontsulta data: 2023-03-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]