Iemelian Pugatxov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iemelian Pugatxov
Yemelyan Pugachev.jpg
Bizitza
Izen osoaЕмельян Иванович Пугачёв
JaiotzaPugachyovskaya (en) Itzuli, 1742
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku1775eko urtarrilaren 10a (juliotar egutegia) (32/33 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Q12567946 Itzuli
Bikotekidea(k)Tatiana Kharlova (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea, militarra eta politikaria

Iemelian Ivanovitx Pugatxov (errusieraz: Емелья́н Ива́нович Пугачёв; Zimoievskaia-na-Donu, 1742 - Mosku, 1775eko urtarrilaren 21agreg./urtarrilaren 10ajul.) kosakoen buruzagi militarra izan zen.

Kosakoen eta nekazari-matxinada bateko buruzagia izan zen. Gerra askotan parte hartu zuen, Zazpi Urteko Gerran eta Errusia eta Turkiaren arteko gerran, besteak beste. Armada uzteagatik espetxeratu zuten. Espetxetik ihes egin ondoren, Don ibaiaren inguruan eta Ural aldean bizi ziren kosakoen matxinada antolatu zuen Katalina II.aren aurka, bera Petri III.a zela esanez (Petri III.aren emazte Katalina II.a Handiak, senarrengandik banandu, eta hura hilarazi zuen 1762an). Bi urtez iraultzaileen esku geratu zen eskualdea, baina, 1775ean, hainbat gudu galdu ondoren, tsarraren osteak kosakoena garaitu zuen eta Pugatxov atxilotu zuten. Moskura eraman, burua moztu eta laurdenkatu egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iemelian Pugatxov Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Errusiar Inperioa
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.