Edukira joan

Ignazio Maria Alaba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Maria Alaba» orritik birbideratua)
Ignazio Maria Alaba

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio María de Álava y Sáenz de Navarrete
JaiotzaGasteiz1750eko urriaren 24a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaChiclana de la Frontera1817ko maiatzaren 26a (66 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBergarako Errege Mintegia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta itsas ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
GraduaCapitán General de la Real Armada Española (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak
Trafalgarko gudua
Great Siege of Gibraltar (en) Itzuli
Ignazio Maria Alaba Vicente López Portañaren koadro batean (1816).

Ignazio Maria Alaba Sáenz de Navarrete (Gasteiz, 1750eko urriaren 24a - Chiclana de la Frontera, 1817ko maiatzaren 26a) arabar militarra izan zen. Miguel Ricardo Alabaren osaba izan zen. Bergarako Errege Mintegian ikasi eta 1766an guardiamarina bilakatu zen. 1778rako jada teniente zen eta San Luis xebekaren agintea zuen. Trafalgarko guduan parte hartu zuen eta almirantea ere izan zen.[1][2]

Lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaioa, 1750eko urriaren 24an, bere lehen ikasketak Bergarako Errege Mintegian egin zituen. 1766ko uztailaren 23an Cádizko sailaren itsas-zaintzan aurkitzen dugu. Urte berean, "Terrible" itsasontzian enbarkatu zen; ondoren "San Pedro Alcántara"n, "Peruano"n, "Astuto"n eta "Venus" fragatan enbarkatu zen. Horietan hainbat itsas bidaiak egin zituen, tartean bat Filipineteara.

1778an, teniente maila eta "San Luis" xebekaren agindua eman zioten; itsasontzi horrekin mairuen eta berbereen aurka korso agiriaz aritu zen. 1779an "Santísima Trinidad" pasa zen eta ondoren 2Santa Isabel" eta "Rayo"ra, eta, azkenik, "Gertrudis" fragatara.

Lehenego gudak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1781ko urtarrilean, "Rosa" fragataren aginduarekin, Luis de Cordovaren eta Orvillers kondearen agindupean, Mantxako kanalaren kanpainan ibili zen. Garaipen handia lortu zuten horretan: "Ardent" itsasontzi ingelesa harrapatu zuten eta Ingalaterrarko beste itsasontziak portuetan babesa hartu behar izan zuten. Beste ekintzetan ere aritu zen: San Bizente lurmuturran konboi britaniar bat harrapatu zuten eta Giblatarreko setioan, besteak beste. Gibraltarren aurka "Santa Bárbara" fragatarekin aritu zen, orduan kapitain bezala. Espartel lurmuturran, bestetik, berriro ere Luis de Córdovaren agindupean, izan zen borrokan hartu zuen parte; 1782ko urriaren 20an zauritua izan zen. Itsasontziren kapitainaren mailarekin "Sabina" fragataren agindua eman zioten.

1787ko udan, Juan de Lángara agindupean, eboluzioen-eskuadararen Nagusi Orokorra izendatu zuten. Ondoren, kargu bera Cartagenako barrutian bete zuen eta, 1790ko ekainean, José Solano y Bote Socorroren Markesaren eskuadran. Azken eskuadra honekin Parmako printzearen bila Livornora joan zen; printzeak Cartagenan hartu zuen lurra eta Alaba berarekin Madrileraino joan zen. 1791ko otsailaren 8an, "San Francisco de Paula" itsasontziaren komandantea izendatu zuten eta harekin arabiarren erasoen aurrean Oranen laguntzan aritu zen.

1792ko martxoaren 1ean, brigadier izendatu zuten. Gradu horrekin Lángara jeneralaren eskuadrara bidali zuten, Nagusi Orokorra moduan. Haiekin 1793an Ingalaterrarekin batea Espainiak Frantziako kostaldean Konbentzioaren Gerra egin zuen kanpainan hartu zuen parte.

Munduari bira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794an eskuadra-burua izenadatu zuten eta mundu osoari bira egin behar zion eskuadra baten agindua eman zitzaion. Eskuadra horretan itsasontzi hauek zeuden: "Europa" eta "Montañés" itsasontziak, "Fama", "Lucía" eta "Pilar" fragatak, eta "Aurora" hulka. Espedizioa Cádizetik atera zen, 1794ko azaroaren 30ean. Amerika osoa egin zuen eta handik Filipinetara Marianak uhartetara joan zen. Mapetako informazio asko zuzendu zituen ibilbide horretan. Manilatik gertu, 1802ko azaroaren 15ean, "Reglamento adicional a la Ordenanza de Marina, para los navíos de las islas de Filipinas que con efectos de su comercio viajan a Nueva España" dokumentua idatzi zuen. 1803ko urtarrilaren 7an Penintsulara itzultzeko bidea hartu zuen. Esperantza Oneko lurmuturra bira eman zuen eta 1803ko maiatzaren 15ean Cádizen sartzen zen. Bidaiaren bitartez gradua igo zioten, teniente general mailaraino. Bidaia horren memoria oso zehaztua idatzi zuen Alabak.

Trafalgarko gudua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Trafalgarko guduan zauritua iza zen.

Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten 1804ean. Gerra horretan Trafalgarko gudua eman zen. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka honetan, gehienak espainiar eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek, Nelson almirantea burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten, Pierre Villeneuve almirantea buru zutela. Frantziar-espainiarrek 22 ontzi galdu zituzten, britainiarrek bat ere galdu gabe.

Alabak eskatuta zuen gerra horretan destinoa. Cádizko Barrutiaren eskuadraren agindua eman zitzaion eta, frantsesekin batu zirenean, berea izan zen bigarren agintariaren postua. Trafalgarren "Santa Ana" itsasontzian zuen itsasontzi burua; komandantea Jose Gardoki zen. Guduan hiru aldiz zauritu zuten; ondorioz, itsasontziaren agintea Francisco Riquelme-ren eskuetan gelditu zen. Riquelmek itsasontzia errenditu zuen. Espainiak, sari gisa, Alabari Karlos III.aren Ordenaren gurutze handia eman zion.

San Fernandoko Itsasgizonen Ospetsuen Panteoian dago lurperatuta.

Berriro aktiboan zegoenean, Iberiar Penintsulako Gerra piztu zen. Alaba Cádizera joan zen eta frantsesen aurka aritzeko bildu ahal izan ziren itsasontzien agindua hartu zuen. 1810ean Habanan komandante generala izendatu zuten. 1812an Cádizko barrutiko kapitain generala izendatu zuten. 1814ko abuztuan Almirantegoko Batzar Nagusiaren partaidea eta Errege Armadako kapitain generala izendatu zuten. Baina haren osasuna kaltetua zegoenez, erretreta eskatu zuen. Chiclanan hil zen 1817an. Haren gorpuzkinak bertan lurperatu zituzten. 1870ean haren gorpuzkinak San Fernandon dagoen Itsasgizonen Ospetsuen Panteoian sartu zituzten, ohore guztiekin.[3][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cervera y Jácome, Juan. (1926). El Panteón de Marinos Ilustres. Madril: Itsas-Armadaren Ministerioa.
  2. Diccionario Enciclopédico de la Provincia de Cádiz. I.liburuki, 19.or.
  3. https://www.todoababor.es/articulos/bio_alava.htm
  4. https://web.archive.org/web/20190518173050/http://basques.linhd.es/items/show/707

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]